Bera Bera

Select your language

Kirol ibilbidea lurralde honetan egin dutenez, Matxalen Ziarsolo eta Eli Pinedo bertako jokalaritzat hartzen baditugu, guztira hamar gipuzkoar izan ziren Bidebietan Bera Bera eta Helvetia Alcobendasen arteko partidan, ohorezko mailan azken urteetan eman ez den marka. Gainera, Maria Akuña atezaina izan ezik guztiek minutuak izan zituzten, hernaniarra beroketan lesionatu baitzen. Ziarsolo eta Pinedo ezezik Uxue Ezkurdia eta Alba Menéndezek ere titular jokatu zuten, Egiakoa eskuin hegalean eta zarauztarra lehenengo lerroan. Partida joan ahala, Nagore Arizaga andoaindarra eta Esther Arrojeria usurbiltarra sartu ziren. Bigarren zatian, Maitane Etxeberriak Uxue Ezkurdia ordezkatu zuen eta denboraldi honetan aurreneko aldiz Olatz Ramon pibote donostiarrak minutuak izan zituen. Gainera, Bera Berak utzita, Alcobendasekin jokatu zuen partida amaieran Nora Azurmendi donostiarrak, 2012ko aurredenboraldia lehenengo taldearekin burutu zuena. Gola sartzeko garaian gipuzkoarren ekarpen nabarmena izan zen: Pinedok, 11 gol; Etxeberriak, 7; Ziarsolok, 6; Ezkurdiak eta Arizagak, 3 eta Arrojeriak, 1. Horrez gain, partidan izan ziren Patri Elorza gasteiztarra eta hiru nafar, Silvia Ederra, Bera Berako lizarratarra; eta Alcobendasen, Maite Zugarrondo eta Leire Aramendia iruñarrak.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores