Bera Bera

Select your language

Emakumeen eskubaloi Ligako 11. jardunaldiari dagokion partida interesgarriena da zalantzarik gabe. Azaroaren 23an Liga eten egin zen eta larunbat honetan Bera Berak Helvetia Alcobendas hartuko du Bidebietan (19etan), hau da, liderra bigarrenaren aurka, Ignacio García eta Andreu Marín (Catalunya) zuzenduko dutena, Serbiako Mundialeko finaleko epaileek, Brasilek etxeko taldeari irabazi ziona, alegia. Gaur eguardian Bidebietan, Imanol Álvarez entrenatzailea eta Patricia Elorza jokalaria agertu dira komunikabideen aurrean. Biek lehiaketara “itzultzeko gogoa” onartu dute. Entrenatzailearen ustez, hamar jardunaldi ostean, “lehenengoa eta bigarrena elkarten aurka aritzea froga interesgarria da, teorian partida oso erakargarria izango da”. Bere ustez, “taldea ondo dago, oso ondo amaitu zuen urtea eta orain hilabete bat baino gehiago lehiatu gabe, oso partida gogorrari heldu behar diogu, lekua eta sasoi puntua finkatuko duen norgehiagoka”. Aurkariaren inguruan, Helvetia Alcobendas “eskubaloira ondo jokatzen duen taldea da, niri behintzat gustatzen zaidana, estilo zehatza duena” dio Ermuko entrenatzaileak. “Erasoan ondo jokatzen du, oso erraz, ondorioz, gakoa gure defentsan egongo da” azpimarratu du. Liga irabazteko partida erabakiorra izango den galdetuta, Imanol Álvarezek onartu du “datozen lau partidetatik hiru etxean jokatuko ditugu eta gero Kanarietara goaz, ondorioz, Liga nabarmen gure alde egin dezake edo dena estutu”. Ana Martínez, Yamiley, Cuña eta Nitsan, hau da, lesionaturik dauden jokalariei buruz “duela hilabete baino hobeto daude” dio eta nahiz eta “batzuk pixkanaka pixkanaka taldearekin entrenatzen hasiko diren” urtarrila eta otsailean “izan diren partida garrantzitsuenetan ez ditugu izango” aitortu du. Era berean, entrenatzaileak adierazi du “Adriana Cardoso de Castro itzultzeko aukera handiak daude”, zoritxarrez bera anaia hil zen eta brasildarrak “ahalik eta azkarren berriro jokatu nahi du”. Egoera honetan, oso garrantzitsua da etenaldian gazteek egin duten lana. “Minutu gutxi izan dituzten jokalariekin aritu gara eta beraientzat oso positiboa izan dela pentsatzen dut” adierazi du. Lagunartekoak eta Euskadiko kopan lan hori berretsi dute eta Imanolek gazteekiko “esker ona” besterik ez du. Patri Elorza: “Alcobendasen erasoa defentsa baino hobea da” Bestetik, Patricia Elorza internazionalak aitortu du “bai nik eta bai Elik taldera itzultzeko gogoa genuen”. Iaz “oso ondo” amaitu genuen eta “taldearekin gozatzen eta arraskastak lortzen jarraitu nahi dugu”. Egoera fisikoaz galdeturik, gasteiztarrak adierazi du “Mundiala ostean egun batzuk errekuperatzeko izan genituen eta ondo gaude astebete entrenatu eta gero”. Mundialaren inguruan eta minutu asko izan arren, Patri Elorza ez dago gustora, “arlo negatiboa bakarrik ikusten baitut, taldearena alegia eta etxera espero baino lehenago bueltatu ginen, horregatik, berriro lehiatzea nahi dugu”.Hungariaren aurka “une okerrenean partida txarrena egin genuen”. Helvetia Alcobendasen aurkako partidaz dio “etxean, bigarrenaren aurka, oso garrantzitsua da garaipena eskuratzea, abantailari eutsi gero Kanarietara edo Galizara, irteera zailak baititugu”. Madrildarrez aipatzen du “oso ondo jokatzen dutela eskubaloira eta taldea da garrantzitsuena”. “Gol asko egiten duena taldea izanik, erasoan defentsan baino hobeto moldatzen dira” amaitzen du.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores