Bera Bera

Select your language

Urtarrilaren 2tik gaur arte, finalak ospatu diren egunera arte, infantil, kadete eta jubenil mailetako Espainiako txapelketa burutu dira Asturiasen.
Euskadirekin izan da Bera Berako jokalari Maitane Etxeberria, gaur eguardian brontzezko dominak ihes egin dionari, izan ere, Xixonen 31-30 galdu baitu Euskadik Catalunyaren aurka. Euskaldunak aurretik iritsi dira atsedenaldira 14-16 baina ezin izan diote abantailari eutsi, batez ere, partida amaitzeko 5’30” falta zirela. Orduan Maitane Etxeberriaren gol batek 27-29 ezarri du markagailuan baina bost minutu golik sartu gabe, kataluniarren iraulketa baliatu du, gol bakar batez brontzezko domina eskuratuz.
Bera Berako jokalariak sei jaurtiketa egin ditu eta hiru gol sartu. Aurreneko fasean hiru gol egin zizkion Galizari, zazpi Catalunyari (30-40 irabazi zuen Euskadik) eta Andaluziaren aurkako berdinketari esker aurreneko postuan kokatu ziren euskaldunak. Final-laurdenetan, Maitane Etxeberriak zortzi gol sartu zuen Astuariasen aurkako garaipenean (31-12) eta hiru gol finalerdietan, Valentziaren aurkako porrotan 15-19.
Andrea Zaldua jokalaria izan da 31 golekin taldeko golegile nagusiena eta Maitane Etxeberria bigarrena izan da 24 golekin, Andaluziaren aurka atsedena hartu arren.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores