Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiak Euskadiko Kopa 2014 eskuratu du gaur egurdian Zumarragako Ispilla kiroldegian Kukullaga Etxebarri 23-19 gaindituz (15-7 atsedenaldian). Finalerdietan Zuazo eta Aiala mendean hartu ostean, gipuzkoarrak eta bizkaiatarrak iazko finala errepikatu dute. Orduan Kukullaga izan zen garaile, halere gaur lesionaturik aparte prest ziren jokalariekin aritu dira donostiarrak. Imanol Álvarez eta Lidia Montes entrenatzaileek 5-1 defentsa ezarri dute Arrojeria eta Azaola aurreraturik. Gipuzkoarren aldetik, eserlekuan gelditu dira hasieran atzo ia partida osoa jokatu zuen Alba Menéndez eta María Núñez. Kontraerasoan Pinedo, Ezkurdia –berriro eskuin hegalean- eta Ziarsolok sartutako golek lehenengo abantaila eman diete Bera Berari baina Jessica Nogalesen bitartez partidari heldu nahi zion Kukullagak. Bera Berak joku geldian arazoak zituenez, baloia lapurtuz korrika egin nahi zuen. Zati erdian Núñez, Menéndez eta Arizaga atera dira Ederra, Arrojeria eta Ziarsolo ordezkatuz. Defentsa 6-0 pasatu da, Kukullagari Elizegiren bitartez bi gol sartu dituela ordu laurden batean. Aitzitik, gipuzkoarrek Núñez pibotean hiru aldiz aurkitu dute atsedenaldian 15-7 ezarriz. Bigarren zatian, Bera Berak aukerak eman dizkio Kukullagari baina bizkaitarrek une erabakiorretan huts egin dute. Elorza, Núñez eta Pinedo eserita –ez du bigarren zatian jokatu-Maria hegaleko jokalariak hiru gol sartu ditu eta Elizegi eta Nogales lagunduta 19-15 gerturatu dira. Imanol Álvarez 6-0 defentsara itzuli da Elorza eta Núñezekin baina erasoan donostiarrek ez dute asmatu. Azkonaren gol batek Kukullaga hiru goletara utzi du (20-17) 10 minutu falta zirela. Halere, hiru aldiz topatu dira zutainarekin, Castaños pibotean eta Nogales zein Elizegik penaltietan. Eta aitzitik, Ziarsolok eta Elorzak ez dute barkatu. Euskadiko Kopa berriro Donostian da eta taldeak buruan du datorren larunbatean, urtarrilak 11, Bidebietan 19etan Helvetia Alcobendas, bigarren sailkatuaren aurkako partida. Fitxa: Bera Bera 23, Kukullag Etxebarri 19 Bera Bera 23 (15+8): Temprano, Ezkurdia (2), Elorza (3, 1p), Ederra (1), Arrojeria (1), Pinedo (5, 1p) eta Ziarsolo (4) –titular- Núñez (3), Menéndez (2) eta Arizaga (2p). Deialdian, Olatz Ramón eta María Akuña (o.a.). Kukullaga Etxebarri 19 (7+12): Leire García, Maria (4), Azkona (4), Nogales (4, 1p), Elizegi (4), Sánchez eta Azaola –titular- Castaños (1), Agirregomezkorta, Gómez (1), González (1), Bilbao, Vales eta Urrutia (o.a.). Epaileak: Javier Gude eta Juanjo Gude (Euskaldunak). Kanporatuak: Menéndez, Arizaga (2) eta Ziarsolo Bera Beratik eta Azkona, Maria, Nogales (2), eta Sánchez Kukullagatik. Partzialak: 4-2, 6-3, 9-5, 11-5, 13-6, 15-7 –atsedenaldian- 15-10, 19-13, 19-15, 20-17, 22-17 eta 23-19.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores