Bera Bera

Select your language

Bera Berak bukatu zuen bezala hasi du urtea. Euskadiko Kopako bigarren finalerdian, Zumarragako Ispilla kiroldegian burutu direnak, gipuzkoarrek aise mendean hartu dute Prosetecnisa Zuazo Barakaldo (19-32) eta bihar (11,30etan) leku berean Kukullaga Etxebarri izango dute aurrean finalean, bizkaitarrek Aiala Zarautz (36-26) gainditu baitute. Pistan jokalari ezkertiarrik gabe, Maitane Etxeberria Asturiasen baitago Euskadirekin, Imanol Álvarez entrenatzaileak eskuin hegala Uxue Ezkurdiari eman dio lehenengo zatian eta bigarrenean Matxalen Ziarsolok hainbat minutu egin ditu bertan. Egiako jokalariak ondo baino hobeto aprobetxatu ditu Ana Tempranok bidalitako baloiak, bikain aritu baita asturiarra atepean eta, batez ere, pase luzeak bidaltzen. Bera Berak 5-1 ezarri du defentsan Eli Pinedo aurreratuz eta Elorza, Menéndez eta Arrojeria lehenengo lerroan. Elorzaren barneraketak medio –lau gol- bizkaitarren defentsa apurtu du Bera Berak (2-7, min 11) Juan Carlos Solarren hutsartea eraginez. Arizagak atsedena eman dio Elorzari baina Zuazok ezin izan ditu Tempranok zabaltzen zituen kontraerasoak gelditu, Ezkurdiak eta Pinedok ondo gauzatu dituztenak. Atsedenaldian, 9-18. Bigarren zatian, kontraerasoak hizpide, Pinedo birritan, Menéndez, Arizaga eta Ederrak bide azkarra erabili dute hasi eta berehala. 41 minutuan etotri da joku geldian lehenengo gola, pibote nafarrak baselin ttukun batekin lortu duena. Ana Tempranok fin jarraitzen zuen eta Pinedok lekua aurkitu du ezkerrez baloia sarera bidaliz. Ondorioz, aise lorturiko garaipena, minutuen banaketa nabarmena, Olatz Ramón eta María Akuña ere izan dira; 5-1eko defentsak emaitza onak eman ditu eta erasoan hainbat egoera frogatu dira ezkertiar jokalaririk gabe aritzeak dakarren gabezia saihesteko. Bihar 11,30etan, azken norgehiagoka. Fitxa: Prosetecnisa Zuazo Barakaldo 19 – Bera Bera 32 Prosetecnisa Zuazo Barakaldo 19 (9+10): Fernández, Etxabe, Bonilla, A. Gil (2, 1p), Álvarez (2), Cobo eta O. Gil (3) –titular- Yañez (5, 2p), Ahedo (3), Hernández (3), Aldekoa, Galarza, Nagore (1) eta Esteban (o.a.). Bera Bera 32 (18+14): Temprano, Ezkurdia (3), Elorza (5), Menéndez (3), Núñez (1), Arrojeria (3, 1p) eta Pinedo (8, 1p) –titular- Arizaga (5, 2p), Ederra (2), Ziarsolo (2), Ramón eta Akuña (o.a.). Epaileak: Ramiro eta Mendizabal (Euskaldunak). Kanporatuak: Etxabe (2), O. Gil, Cobo eta Nagore Zuazotik eta Pinedo, Elorza (2), Menéndez eta Ramón Bera Beratik Partzialak: 1-2, 2-6, 4-11, 7-13, 8-16, 9-18 –atsedenaldia- 10-21, 12-23, 12-26, 14-28, 16-30 eta 19-32.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores