Urola Kirol Elkarteak, Urretxu eta Zumarragako udalek lagunduta, Zumarragan burutuko den Euskal Kopako bigarren finalerdia izango da.
Ispilla kiroldegiak hiru norgehiagokak hartuko ditu. Aiala Zarautz eta Kukullaga Etxebarri (16,30) taldeak irekiko dute Euskal Kopa eta horren ostean, donostiarrek Prosetecnisa Zuazo Barakaldo izango dute aurrean (18,30). Zarauztarrak izan ezik zilarrezko mailan daudena, gainontzekoak ohorrezko mailako taldeak dira.
Bera Bera atzo itzuli zen entrenaldietara eta prest diren jokalari guztiak elkartu zituen, horien artean Eli Pinedo eta Patricia Elorza. Internazionalak azaroaren 23an taldea utzi zuten Serbiako Mundiala prestatu eta jokatzeko.
Ondorioz, Euskal Kopa oso baliagarria izango da taldea berriro ere elkartzeko, Adriana Castroren bajari aurre egiteko eta Ligara ahalik eta ondoen itzultzeko behar den prestakuntzari heltzeko. Gipuzkoarrak líder dira partida guztiak irabazita.