Bera Bera

Select your language

Bera Bera aurreneko aldiz emakumeen eskubaloi Ligako txapelduna sortatu zen urtea badoa. 2013an Liga, Kopa eta Superkopa eskuratzeaz gain –denboraldi berean Gipuzkoan lehenengo aldiz- Europako goreneko txapelketan Champions Leagueko multzoen fasean debuta egin dute gipuzkoarrak. Urte historikoa, zalantzarik gabe, Gipuzkoako Kirol Kazetarien Elkarteko urteko galan ez ezik Teledonosti nahiz Onda Ceroko ekitaldietan ere horrela adierazita gelditu izan da. Aurten jokaturiko Ligako 26 partidatan, -12-13 denboraldiko 16 norgehiagoka eta egungo hamar- porrota bakarra jasan izan dute donostiarrek. Valentzian izan zen (25-23). Halere hurrengo sei partidak irabazi eta Castro Urdialesen eskuratu zuen Liga maiatzean. Egungo denboraldian, gipuzkoarrek guztia irabazi dute estatuko txapelketatan. Irailaren 4ean Superkopa BM Rocasari eta Ligako hamar jardunaldiak, besteak beste, A Guardan eta Bidebietan Rocasa eta Elche gaindituz. Bera Berak ere 2013ko Kopa bereganatu zuen sufritzen jakin izan zuelako. Otsailean A Guardan eta Porriñon ospatu zen txapelketan Zuazo luzapenean gainditu zuen, Elche Munstang taldearen aurkako partida irauli egin zuen eta gol bakar batez irabazi zion Rocasai finala. Europan, iraulketa historikoa Europako partaidetzaren inguruan, Cup Winners’ Cup txapelketan Bera Berak hamabi goleko desabantailari aurre egin zion Serbiako Mundialean Poloniarekin laugarren gelditu diren hainbat jokalari zituen Vistal Laczpol Gdynia taldea, alegia. Ondoren ezin izan zuen Alemaniako Thüringer taldeari aurre egin final-laurdenetan. Champions League Ligako txapeldun gisa, Bera Berak Champions Leagueko multzoen fasera lortu zuen txartela zuzena. Bertan Larvik azpitxapelduna, Mazedoniako Vardar indartsua eta Kroaziako Podravka Vegeta izan ziren aurkariak. Aurreneko partidan, Bera Berak Vardar estutu zuen, Serbiako selekzioko –azpitxapelduna- gidari den Lekic jokalariak ardura hartu zuen arte. Debutariek horrelakoetan ordaindu behar duena ordaindu zuen Kroazian Bera Berak eta bederatzi goleko aldea erabakiorra izan zen. Norvegiarrak eta Mazedoniako taldeak gaindiezinak, kroaziarrak eta euskaldunak Cup Winners’ Cupera txartela jokoan izan zuten Gaskan. Bera Bera 28-19 nagusitu zen, balentria lortzeko hiru gol falta zirela. Halere, oso paper duina Bera Berarena Champions Leaguen, partida bat irabazi lortuz eta gol gutxien jasotzen, zortzigarren taldea. Agurrak Aurten Reyes Carrerek entrenatzeari eta Eider Rubio eta Libe Altuna jokatzeari utzi diete. Horrez gain, Frantziako Fleuryk Darly Zoqbi fitxatu zuen eta Bidebietara etorri dira Imanol Álvarez entrenatzailea, Ana Temprano atezaina eta lehenengo lerrorako, Ana Martínez. Emaitza, ezinhobea. Entrenatzaileak eta taldeak segituan elkar ulertu dute, Temprano oso denboraldi ona burutzen ari da eta bi hilabetetan Ana Martinezek kalitatearen berri eman du. Elxetarra esker bizkarra berreskuratzen lanean ari da. Vero Cuña eta Yamiley Rodríguezen lesioek minutuak eman dizkie lau jokalariei, dagoeneko lehenengo taldean direnak. Esther Arrojeria eta Uxue Ezkurdiak aurreneko denboraldian minutuak izan zituzten eta aurten debuta egin duten Maitane Etxeberria (16 urte) eta María Akuña atezaina. Eskuin hegalak etorri galanta dauka (21 gol Ligan eta Larviken aurka, titular). Atezainak ondo baino hobeto erantzun zion egoera zail bati, Castelldefelsen Temprano ordezkatu behar izan zuen bigarren zati osoan markagailua berdintuta. Azken agurra, tristea izan da. Abenduan, Adriana Castrok kontratua eten egin zuen senide arazo larriak direla eta. 2014: hasiera zaila Iaz bezala, Bera Berak urteko hasiera gogorra izango du. Halere, egoera ezberdina da. Iaz, garai honetan, hirugarrena zen, Rocasa liderra bi puntuta zuen eta Elche puntu bakarrera. Halere, lehenengo itzulia buruan amaitu zuen Kanarietan irabazita eta Elchek Alcobendasen galduta. Oraingo honetan, lider hartuko du –hiru puntuko aldea- Helvetia Alcobendas bigarren sailkapenean, Bidebietan urtarrilaren 11n Ligara itzuliko dena. Otsailaren 1ean Mecalia Guardes izango da Donostian eta bigarren asteburuan Kanarietara abiatuko da. Ligarako partida erabakiorrak izan daitezke. Horretarako, urtarrilarren 2tik aurrera, baliabide urratuei ahalik eta etekin handiena ateratzen saiatuko dira Imanol Álvarez eta Martin Larrañaga entrenatzaileak. Aurredenboraldiko lehenengo egunean ziren Cuña, Yamiley, Nitsan, Ana Martínez eta Castro ez dira izango epe motzera. Horregatik, harrobiara helduko diote eta gaur amaituko den 2013. urtean bizitakoa berriro gozatzeko gogoak lagungarria izango da. Oporretarako egun batzuk izan ostean, nahiz eta ariketa batzuk bete behar izan, urtarrilaren 2an itzuliko da taldea entrenaldietara. Eta bertan izango dira Eli Pinedo eta Patricia Elorza internazionalak, Serbia Mundialean izan ostean. Azkenik, lerro hauen bitartez, Bera Berak 2014 urte zoriontsua opa nahi dizkie taldea gertutik bizi duenari.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores