Gabonetako Kanpusaren lehenengo eguna
Maria Gracia entrenatzailearen gidaritzapean, gaur goizean Bera Bera Eskubaloiaren Gabonetako Kanpusak lehenengo eguna bizi izan du hamaika gazte parte hartu dutelarik, mutilak gehienak.
Bidebieta kiroldegiko pistan jokuak eta partidekin osatu dute goizeko lehenengo zatia eta hamaiketako ostean, jokuak pilotalekuan burutu dira.
Bertaratu dira eta partaide izan dira ohorezko mailako taldeko kapitain Matxalen Ziarsolo eta Udane Rodríguez, Maialen Husillos eta Irati Kamio harrobiko jokalariak. Kanpusak bihar eta etzi jarraituko du eta igandean, abenduaren 29an, amaituko da.