Bera Berako bost jokalari arituko dira Euskadiko selekzioarekin larunbat honetan Txileren aurka, Elgoibarko Olaizaga kiroldegian 17etan hasiko den lagunartekoan.
Bera Berako entrenatzaile Imanol Álvarezek, Euskal Selekzioa berriro zuzentzen,
Bera Beratik Matxalen Ziarsolo, Silvia Ederra, Alba Menéndez, Nagore Arizaga eta Esther Arrojeria deitu ditu; Zuazo Barakaldotik Ainhoa Hernández, Tania Yañez, Janire Etxabe eta Nahia Galarza; Kukullaga Etxebarritik Leire García atezaina, Nerea Elizegi eta Jessica Nogales; Maialen Mujika BM Porriñotik, Naryith De la Cruz Errotabarritik eta Urdulizetik, Andrea Egozkue.
Euskal selekzioak bihar arratsaldean entrenaldia burutuko du Durangoko Landako 1 (18,30-21) kiroldegian eta ostiralean Elgoibarren (19,45-21,45).