Jorge Dueñasen zerrendan finkoa da Patricia Elorza
Bera Berako alboko jokalari Patricia Elorza Espainiako hautatzaile Jorge Dueñasek lehenengo aldiz 2010. urteko irailean deitu zuen Txekiara joateko, Shield of the Town Cheb izeneko txapelketara, hain zuzen.
Partida horiek ez ziren nahikoak izan Danimarkako Eurokopara joateko urte hartako abenduan. Espainia hamaikagarrena izan zen orduan. Halere, minutu gutxi jokatu arren, Brasilgo eta Serbiako Mundialen artean egin diren deialdi guztietan egon den jokalari bakarra da Patricia Elorza, hau da, 2011. urteaz geroztik bizkaitar hautatzaileak osatu duen 20 deialdietan ez du hutsik egin.
Lehiaketa garrantzitsuen artean, Elorzak Brasilgo Mundialean brontzezko domina lortu zuen –pibote moduan, hainbat minutu-. Horren ostean, kirolari batean ametsa bete zuen, Joku Olinpikoak jokatzea eta, horrez gain, brontzezko domina eskuratu zuen eta iaz Holandan ere aritu zen hamaikagarren postuan gelditu zen Europan. Eta aurtengo udan Turkiako Joku Mediterraneotan taldeko erreferentzia izan da gasteiztarra.
Larunbatetik aurrera, abenduaren 22ra arte, Eli Pinedorekin batera Elorzarentzat Serbiako Mundiala izango da hurrengo erronka.
Aipaturikoak aparte, Elorza azkeneko sailkapen fase guztietan egon da, Eurokopa, Mundiala nahiz Joku Olinpikoak jokatu ahal izateko eta horrelako lehiaketetan: World Cup 2011, Moberlringen Cup, Carpati Trophy, Seul Cup edo Danimarkako azkenekoa.
Eli Pinedo, eta minutu gehienak jokatzen dutenak ere, Dueñasen deialdia guztietan izan dira Joku Mediterraneoetan izan ezik. Elorzarekin batera, Eli Chávez eta Cristina González ia zerrenda guztietan agertzen dira, baina lateral-pibotea Londresen izan arren ez zen deialdi bakar batean sartu eta atezainak Joku Olinpikoak eta Danimarkako World Cup 2011 galdu zituen.
Argazkia: Juan Antonio Garaikoetxea