Gaur eguardian Bera Bera Eskubaloia izendatu du 2013ko Kirol Protagonista Teledonostik, taldeak Gipuzkoan inoiz Portu duena eskuratu duelako urte batean: Liga, Kopa eta Superkopa eta, era berean, aurreneko aldiz Champions Leaguen aritzeagatik.
Eguardian Donostiako Londres hotelean burutu den galan, Super Amarako ordezkari Víctor Espinosak oroigarria eman dio Matxalen Ziarsolo kapitainari, taldekideak, Imanol Álvarez, Martin Larrañaga entrenatzaileak eta klubeko presidente Fernando Diez Mintegi lagunduta. Azken honek guztien izenean “eskertu” du “egindako lana goraipatzea”, saria “asko baloratzen dugu Gipuzkoako kirolean nabarmentzea oso zaila baita” eta “datorren urtean ere mamitsua izango dela ziur naiz” ohartarazi du