Tratamendu kontserbadorea Cuña, Yamiley eta Martínez jokalarientzat
Asteartean kominikabideen aurrean egindako agerraldian, Imanol Álvarezek lesionaturik dauden lau jokalarien egoerari errepaso egin zion jabeturik “gehienak urtarrila eta otsaileko partida garrantzitsuenak galduko dituztela”.
Yamiley Rodríguezen inguruan, Ermuko entrenatzaileak esan zuen “bizkarrean arazoak izan ditu aspalditik eta entrenamendu nahiz partida aurretik prebentzioko ariketak medio kontrolatzen zuena”. Halere, hernia diskala azaleratu da eta ebakuntza egin ordez bi inflirtazio hartu ditu. “Yamileyk orain zuzen dago, ondo ibiltzen da eta irribarrea ateratzen zaio, hori guztia ondo dago; atepean jartzeko unea geroz eta gertuago dago eta orduan ikusiko dugu”. Era berean, Maria Akuñaren lana goraipatzen du baina “Temprano ez badago gaizki pasatuko dugu”. Postu hori indartzeko aukeraz galdeturik, Imanol Álvarezek esan zuen “zedozer aztertu izan dugu baina zaila da norbait etortzea Tempranoren ordezkoa izateko”.
Vero Cuñari buruz, Ermuko entrenatzaileak esan zuen “iaz ebakuntza egin zioten belauna joan zitzaion bigarren edo hirugarren entrenaldian”. Galiziarrak mediku askoren iritzia jaso du eta tratamendu ezberdinak burutu. “Azkenean, belauna indartzeko apustua egin dugu eta uste dugu urtarrilaren erdialdean hasiko dela gurekin entrenatzen”.
Urriaren 26an Espainiako selekzioarekin Italian 2014ko Eurokoparako sailkapenari zegokin partida batean Ana Martínez esker sorbaldan luxazioa jasan izan zuen. Ebakuntza baztertu ostean, elxetarra errehabilitazioan dago, halere, bizpahiru hilabete beharko ditu izango da berriro pistan.
Eta lesionatu den azken jokalaria Nitsan Dunay da. “Hezurrean edema izatetik, erresonantzia batean meniskoa apurtuta duela antzeman zuten, ondorioz, abenduaren 4ean egingo diote ebakuntza” dio Bera Berako entrenatzaileak, “beraiekin ezin dugu lanean aritu eta badakigu”. “Helburua da lesionatu gehiago ez izatea” eta baikor da Imanol Álvarez “egun daukagun taldea lehiakorra delako”.