Bera Bera

Select your language

Bera Berak denboraldiko lehenengo fasea hasi zuen bezala bukatu du, hau da, etxetik kanpo irabazten gaindiezina den defentsa medio. Izan ere, lehenengo jardunaldian Mecalia Atlético Guardés 16 goletan utzi zuen eta,larunbatean Etxebarrin, Kukullaga 15 goletan, galiziar eta bizkaitarren bataz bestekoa 24 golekoa denean. Halere, larunbateko daturik azpimarragarriena gol kopurua izan zen, izan ere, 24 denboraldietan etxetik kanpo bigarren aldia da 40 gol sartzen. Aurrenekoa 96-97 denboraldiko azken partidan izan zen, Rocasa 34-40 gaindituz. Helvetia Alcobendas- Canyamelar Valencia (azaroak 30) falta da ohorezko mailako hamar partidak osatzeko. Halere, Bera Bera da gol gutxien jaso duen taldea, bataz beste 19,7. Iaz baino partidako ia hiru gol gutxiago. Rocasa da golegile nagusiena, 29,2 gol sartzen ditu larunbatero, gipuzkoarrak baino bost gehiago –iaz 15 gol gehiago zeraman Bera Bera-. Antza, Alcobendasek hobetuko ditu larunbatean zenbaki hauek. Canyamelar gaindituz gero bigarrenak kokatuko lirateke madrildarrak, gipuzkoarrak baino hiru puntu gutxiago. Gainera, bi talde hauek 2014. urtea irekiko dute Bidebietan urtarrilaren 11n. Etxetik kanpo hobe Harrigarria bada ere, garrantzitsua da bigarren itzuliari begira, non Bera Berak pista zailak bisitatuko ditu, besteak beste Rocasa, Porriño, Elche edo Alcobendas. Gipuzkoarrak hobeto ibili dira Bidebietatik at, izan ere, hamaika gol gehiago sartu dituzte eta hiru gol gutxiago. Pinedo da golegile nagusiena 54 golekin, Ziarsolok 41 sartu ditu, Castrok 29, Elorzak 25, Núñezek 23, Etxeberriak 21, Ana Martínez eta Menéndezek 17, Ederrak 16, Arizagak 15, Arrojeriak 12, Dunayk eta Ezkurdiak 8 eta Tempranok bat.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores