Bera Bera

Select your language

Denboraldiko 17. partida izan arren eta Ligako lehenengo fasea bukatzeko eta atsedena hartzeko irrikitan egonik, Bera Bera norgehiagokan oso sartuta atera da Kukullagari inolako itxaropenik eman gabe eta, gainera, ate aurrean asmatu egin du. Ondorioz, partida hasieratik gipuzkoarrek markagailuan tartea zabaldu dute Elorza, Pinedo eta Castro jokalarien golen bidez. Defentsak ez zion aukerarik ematen Kukullagari, Azkona eta Nogalesen bitartez Fernández pibotearekin jokatzen saiatzen baziren ere ez dute lortu eta pibotea lesionatu denetik Azkona zen bizkaiatarren erreferentzia. Bera Berak baloiak lapurtu ondoren berehala atera da kontraerasora. Aurreneko zatian bederatzi gol iritsi dira horrela, baina joku geldian ere oso ondo mugitu dute baloia. Dunayren lesioak Pinedo kokatu du lehenengo lerroan baina Imanol Álvarezek gazteei minutuak eman dizkie lehenengo zatian ere bai. Arizaga, Arrojeria, Etxeberria eta Ezkurdiak, honek bigarren zatian, Etxebarrin egindako partidarekin gozatu dute. Atsedenaldian partida erabakita zegoen, ahalik eta gehien 0-5 partziala gauzatu baitu Bera Berak minutu gutxi falta zirela (7-21). Baina gipuzkoarrek berdin jarraitu dute. Imanol Álvarez Pinedo kokatu du aurrean defentsan baina gazteak jarri ditu, oso erantzun ona eman dutenak. Izan ere, defentsak lan ona egin du eta kontraeraso ugari gauzatu dituzte. Duela hamar egun bezala, jokalari guztiek gutxienez gol bat sartu du eta Maria Akuñak ere atea zaintzeko aukera izan du. Ondorioz, urte amaiera bikaina eta Ligako ibilibidea, ezinhobea. Hamar garaipen hamar jardunaldietan eta lidergoan bakar bakarrik. Fitxa: Kukullaga 15, Bera Bera 40 Kukullaga 15 (7+8): García, González, Agirregomezkorta (1), Fernández, Elizegi (2, 1p), Nogales (1) eta Mariya (1) –titular- Azkona (7), Castaños, Sánchez (1), Bilbao (2), Urrutia (o.a.) Bera Bera 40(21+19): Temprano, Castro (4), Menéndez (3), Elorza (3), Pinedo (7), Ederra (1) eta Ziarsolo 7 (3p) –titular- Núñez(2), Arizaga (2), Etxeberria (4) Arrojeria (4), Ezkurdia (3) eta Akuña (o.s.) Epaileak: Javier Álvarez (EAE) eta Ion Bustamante (Nafarroa). Kanporatuak: Mariya, Azkona eta Nogales Kukullagatik eta Menéndez, Arizaga eta Elorza Bera Beratik. Partzialak: 1-3, 3-6, 4-9, 4-12, 7-16 y 7-21 –atsedenaldia- 8-23, 9-27, 11-29, 11-34, 12-36 eta 15-40.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores