Bera Bera

Select your language

Azkeneko urtetan Bera Bera Eskubaloiak etengabeko hobekuntzaren alde egin duen apustuaren baitan, BAT Basque Team Fundazioak koordinaturik, plantilla osatzen duten jokalariei zuzenduta, atzo arratsaldekan Olatz Legarza psikologoak coaching izeneko saioei ekin zion. Egitasmo honen bitartez egun taldearen diagnostiko zehatza burutuko da, hobetzeko plana ahalik eta ondoen definitzeko. Bi orduko hiru saioetan, taldean eta psikologoaren aurrean jokalariek galderei eta hainbat hausnarketari erantzun behar diete, besteak beste norberaren autodefinizioa eta bakoitzaren papera taldean azaltzeko. Erronka da taldearen sinismenak identifikatzea, arrakasta eta garapena mugatzen duten arloak aldatzea, jokalari bakoitzaren ardura sustatzea, interdependentzia eta indarguneen jabe egin eta hauek indartu. Lehenengo saioan elkarrekiko ezagutza sustatu zen, parekotasunak eta ezberdintasunak azaleratuz, eta horietakoak taldearen errendimentua hobetuko diuztenak identifikatu. Hurrengo saioetan erantzunkidetasun landuko dute eta norberaren gaitasuna taldeko egoerei aurrean erabaki zuzenak aurkitze aldera. Kirol arlotik haratago Bera Bera Eskubaloia hainbat ekintza burutu ari da aspalditik. Harrobiko jokalariei begira Osasun Eskola osatu zuen eta bertan nutrizioa, elikadura, garbitasuna izan dira hizpide. Gorputzaren gantz-ehunaren zehazteko neurri antropometrikoak egin dituzte eta, era berean, gurasoei ere aholkuak eman diziete partida baten aurretik eta ostean elikadura egokienaren inguruan. Horrez gain, kudeaketari begira, Grupo Gismaren aholkularitzan, martxotik hona kudeaketa sistema garatzen ari da eskubaloi sekzioa prozesuak identifikatzeko eta eraginkortasuna lortze aldera. ISO 9001 nazioarteko arauak ezartzen dituen baldintzak erreparatzen die Bera Berak eta urte hasieran zertifikazioa eskatuko du.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores