Champions Leaguen defentsako lana izan bada ere aipagarriena, gol gehien jaso duen zortzigarren taldea izanik, Bera Berak Matxalen Ziarsolo kokatu du bost golegile nagusien zerrendan.
36 golekin, izarrek baino ez dute Ziarsolo gainditu, hauen artean, Alexandra Do Nacimiento (50 gol, Hypo), Tomori (38, FTC), Bulatovic eta Görbicz (37, Györi) eta berdindu du Thüringerreko Frey –iaz Bera Berak sufritu zuena- eta Suediako Savehöf taldeko Olden jokalariekin. Maila handiko Nora Mörk, Barbosa, Petrovic edo Lekic jokalarien aurretik dago kapitainak. Championseko golegileak
Atzoko partidan Ziarsolok bederatzi gol egin zituen eta penaltiz jaurtitutako zazpiak, Milenkovic eta Kapitanovic Podravkako atezainen etsipenerako. Hortaz gain, esker hegalekoak bi aldiz zazpi gol sartu zizkion Vardarri, beste bost Podravkari Koprivnican eta Larviki bost Donostian eta hiru Norvegian.
Pinedo da Bera Berako bigarren golegile nagusiena (22), partida handiak egin dituen Elorzak 19 lortu dituz eta Alba Menéndezek, 16.
Aipatzekoa defentsan egindako lana, Elorza, Núñez, Menéndez eta Pinedo osaturiko ardatz nagusi bezala, Ederra eta Arizagaren laguntzaz eta Ziarsolo, Martínez –lesioa izan zuen arte-, Castro eta Etxeberria alboetan. Eta Ana Temprano atepean ahaztu gabe. Behin bakarrik aurkariak 30 goleara iritsi dira eta Mazedonian izan zen, batez beste 26 gol jaso ditu Bera Berak Europako goreneko txapelketan.
Argazkia: Juan Antonio Garaikoetxea