Bera Bera

Select your language

Bigarren zati harrigarri batekin non Bera Berak Kroaziako Podravka Vegeta taldea zortzi goletan utzi duen, Champions Leagueko multzoen fasean egindako ibilbide duina itxi du modu bikain batean. Eta gipuzkoarrek azken minutuetan saltsa pixka bat jarri dute zalegoen artean Europan jarraitzeko, kasu honetan, Cup Winners Cup lehiaketan behar zuten aldera gerturatu baitira. Izan ere, Bera Berari hiru gol falta izan zaizkio baina batez ere minutu batzu, denbora gehiago, alegia, Poloniako Vistal Laczpol Gdynia taldearen aurren lortu zuten iraulketa errepikatzeko. Podravka Vegetan Koprivnican lorturiko 11 goleko aldeak (28-19) kroaziarrak Cup Winners Cup lehiaketan kokatzen ditu eta donostiarrak denboraldi honetan Europatik at. Soseguz egindako balorazio baten faltan, aurreratu daiteke Championsen egindako ibilibide itxurosoa egin duela taldeak Europako goreneko txapelketan jokaturiko maila handiko sei norgehiagoketan. Partida osoan gozatu ondoren, Bera Berak lehiaketari itxiera ezinhobea jarri dio, zalegoari eskaini dizkion azken 13 minutuan gogoratzekoak izan dira. Zivkovic jokalariak –gaur bi gol- 20-19 jarri du markagailuan baina hortik aurrera amaiera arte Podravkak ia ordu laurden bat golik sartu gabe egon da. Bera Beraren defentsa gaindiezina zen, Tempranok neurria hartu dio Havic albokoari, Gavranic zentralari eta Trifunovicek penaltiz ere ez du asturiarra gainditu. Aitzitik, azken 13 minutuetan, Bera Berak 8-0 partziala ezarri dio sei jokalarien golei esker -Pinedo, Ziarsolo (Championseko golegile nagusien artean), Ederra, Menéndez, Castro eta Elorza. Baina segunduak agortzen ziren. Bada Maitane Etxeberriak Koprivnican kendu zioten gola gogoratu duena denbora agortuta zegolakoan, 19. gola izango litzateke Bera Berarentzat Kroazian… Partida bukatu bezala hasi da. Donostiarren defentsak presioari ekin dio Podravkaren harridurarako eta Imanol Álvarezek aurreratu zuen bezala Bera Berak korrika egiteko aukera izanda, mina egingo zuela. Hasi eta berehala 3-0 eta kroaziarren aurreneko gola zazpigarren minutuan. Donostiarren defentsak Zivkovic kontrolpean zuen eta orduan Milanovic pibotea zen arazoa. Bera Berak baloiak galdu ditu erasoan kroaziarren berdinketak baliatuz, 5-6 aurretik ere jarri da Podravka. Orduan Arizagak hartu du gidaritza eta oso jokaldi ederrak ikusi dira Nuñez pibotean amaitu duena edo Andoaingo zentralak eta Menéndezen arteko lotura, esate baterako. Havic albokoak eta Pongrac hegalekoak berdinketa ezarri dute eta atsedenaldian 11-11 pare baina partida irabazteko moduan zegoela sentsazioarekin. Bigarren zatian hasieran ez da partida gehiegi aldatu. Elorza, Pinedo eta Ziarsolok erasoan erantzukizuna hartu dute eta amaieran Bera Berak abiadura handiagoa jarri dio norgehiagokari lehenengo garaipena bereganatzeko eta Championseko multzoen fasea zapore on batekin uzteko jokalari, entrenatzaile, agintari nahiz zalegoak. Baita lortu ere! Fitxa: Bera Bera 28, Podravka Vegeta 19 Bera Bera: 28 (11+17): Temprano, Castro (5), Menéndez (2), Núñez (1), Elorza (5), Pinedo (5) eta Ziarsolo (9, 7p) –titular- Ederra (1), Arizaga y Dunay. Deialdia osatu dute: Arrojeria, Ezkurdia, Etxeberria eta Akuña (o.a.). HC Podravka Vegeta 29 (14+15): Milenkovic, Pongrac (3), Havic (4), Zivkovic (2), Milanovic (3), Trifunovic (3p) eta Vukojevic (2)–titular- Gavranic, Covic (2), Nemaskalo, Dragisic eta Kapitanovic (p.a.). Epaileak: Stevann Pichon eta Laurent Reveret (FRA) EHF Delegatua: Tomo Vodopivec (SLO) Kanporatuak: Pinedo eta Elorza Bera Beratik eta Havic, Zivkovic, Milanovic, Covic (2) eta Gavranic Podravkatik. Partzialak: 3-0, 4-2, 5-4, 7-6, 9-9, 11-11 –atsedenaldia- 13-13, 16-14, 19-17, 21-19, 24-19 eta 28-19

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores