Bera Bera

Select your language

Bera Berak Poloniako Vistal Laczpol Gdynia taldearen aurkako iraulketa historikoa lortu baino ordu batzuk lehenago, Cup Winners’ Cup lehiaketa berean, 2013ko otsailaren 9an, larunbatean, Koprivnican Prodavka Vegetak Vaci taldearen aurrean lorturiko zortzi goleko aldea (23-15) xahutu zuen Hungarian final-zortzirenetatik kanporatua izanda (29-19). Halere, Bera Bera gutxienez 11 goleko abantaila lortu behar du igandean multzoko hirugarren gelditzeko eta ondorioz 2014ko otsailean Cup Winners’ Cupean aritzeko. Kroaziarrek 18 gol baino gehiago sartuz gero, orduan 12 goleko aldea beharko lukete gipuzkoarrek. 2013an Prodavka Vegetan etxetik kanpo aise galdu ditu Europan jokaturiko partidak. Hungariako Vacik hamar goleko aldeaz gain, aurtengo Champions Leagueko multzoan kroaziarrek Larviken aurrean 34-18 galdu zuten eta Skopjen Vardarrekin 39-26. Koprivnican gipuzkoarren 29-18 galdu zutenez arestian agertzen diren bi emaitzak baliagarriak izango lirateke Europan jarraitzeko. Erronka ez da batere erraza, baikor izateko moduan dago Championsen gol gehien jasotzen duen bigarren taldea dela Prodavka, bataz beste partidako 30, baina zuhurtziaz jokatuz gero, onartu behar da Bera Bera irailatik hona lau partidetan baino ez da zenbaki horietara iritsi. Hiru aldiz laugarren eta behin hirugarren 1996an txapeldun, Prodavka Vegeta taldeak eskarmentua handia du Champions Leaguen, izan ere, multzoen fasean 2005-06 denboralditik darama jarraian, azkeneko lau urtetan Main Round delako fasera edo hirugarren gelditzeko lehian aritu delarik. Iaz, hiru partida irabazi arren, Prodavka hirugarren sailkatu zen hiru gol falta izan ziolako Krim Main Roundetik kanpo uzteko. Eslovenian 28-22 galdu zuen azken jardunaldian Kroazian 25-22 irabazi zuenean. Horregatik otsailean Cup Winners’ Cupera pasatu zen. Championsen egindako azken hiru denboraldiko ibilbideari erreparatuz gero, kroaziarren posizioa laugarren izan da. 2009-10 denboraldian lau puntu eskuratu zuen, etxetik kanpo partida guztiak galdu zituen hiru, hamaika eta hamar goleko aldearekin. 10-11 denboraldian, bi puntu urratu arren, oso maila ona eman zuen etxetik kanpo Györi (27-25), Zvezda (29-26) eta Krimen aurka (26-22), eta 11-12 denboraldian partida bat irabazi zuen eta bi berdindu, Danimarkan eta Eslovenian, Viborg eta berriro ere Krimen aurka. Larvik eta Vardar multzo berean, Prodavka Vegeta Koprivnican Bera Beraren aurkako partidaren garrantziaz ohartu zen, izan ere, abantaila oparoa izan arren, Maitane Etxeberriak azken segunduan lorturiko gola asko protestatu zuten Ukraniako epaileen hasierako erabakia atzera botaraziz. Donostian, bi porrot Kroaziarrek Donostiara egindako bi bisitaldietan, EHFn biak, porrotak jasan dituzte. 2003-04 denboraldian, Bera Berak joanekoan 34-27 galdu zuen Kroazian eta gol bakar batez irabazi zion Donostian (32-31) eta 05-06 denboraldian donostiarrak hiru goleko abantailarekin agertu ziren Koprivnican baina ez zen nahikoa izan (35-26). Atzoko garaipena ostean, Bera Berako plantillak atsedena du gaur, bihar eta etzi entrenatuko da Champions Leagueko azken partida prestatze aldera, paper duina egin ostean gutxienez garaipen batekik amaitu nahi du Europako goreneko txapelketan izandako aurreneko partaidetza.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores