Pinedo eta Núñezen bina golei esker oso hasiera sutsuak burutu du Bera Berak (4. min, 4-0) Valladolideko Aula Cultural Viveros Herol adieraziz partida serio hartu duela. Donostiarrek baloia azkar mugitzen asmatu dute eta alboko nahiz pibotearekin loturak sortuz eta ostean Elorza eta Dunayrekin lehenengo lerroaren txanda izan da.
Halere, Valladolideko jokalariak hiru gol jarraian lortu dituzte, albokotik, kontraerasoan eta penaltiz eta berriro ere partidan sartu dira minutu batzuk izan badira ere. Donostiarren defentsak intentsitatea irabazi arren Celia Lópezen asmatzen hasi da.
Imanol Alvarezi jokalarien errotazioak ondo atera zaio. Ordu laurden bete denean Arizagak eta Ederrak Elorza eta Núñez ordezkatu dituzte; 20. Minutuan Etxeberriak eta Ziarsolok, Castro eta Pinedo; 23. minutuan Arrojeriak Menéndez eta Bera Berak 6-0 partziala lortu du jokalari hauen guztien golei esker, Aula Culturaleko entrenatzaileak bigarren hutsartea eraginez.
Atsedenaldian, 18-7, partida kontrolpean. Bigarren zatian zazpikote berarekin aritu da Bera Bera. Arizaga, Dunay, Arrojeria eta Menéndezek hutsuneak aurkitu dituzte Valladolideko defentsak eta donostiarrek ez zuten defentsa lanean intentsitatea jaitsi, ondorioz, 42. minutuan, 26-10.
Ezkurdiak Etxeberria ordezkatu du, Egiako jokalariak gola sartuta, parte hartu duten jokalari guztiek gola lortu dute eta zortzi minutu falta zirela, Akuñak atsedena eman dio Tempranori.
Ondorioz, Ligan bederatzigarren garaipena eta 2013an Bidebietan ospatu diren 13 partidaren jabe egin dira gipuzkoarrak.
Fitxa: Bera Bera 32, Aula Cultural 17
Bera Bera 32 (18+14): Temprano, Castro (1), Menéndez (3), Dunay (2), Núñez (5), Elorza (2) eta Pinedo (2) –titular- Ziarsolo (3, 1p), Ederra (3), Arizaga (4), Etxeberria (3), Arrojeria (3), Ezkurdia (1) eta Akuña (o.a.).
Aula Cultural Viveros Herol 17 (7+9): Muñiz, Nieto (1), Cifuentes, de la Cruz (3), Vergara (2), Cossio eta Amaia González (5) –titular- Fernández, Casquero, López (6) y Herranz.
Epaileak: Álvaro Ruiz eta David Zapico, Asturiarrak
Kanporatuak: Menéndez, Arizaga (3) eta Elorza Bera Beratik eta Cifuentes Aula Culturaletik.
Partzialak: 5-1, 6-3, 8-5, 11-6, 15-7, 18-7 -atsedenaldian- 22-9, 24-9, 27-12, 28-15, 31-16 eta 32-17
Gertaerak; Bildutako kazetariek Aulak 16 gol sartu zituela adierazi zuten amaieran.