Bera Berarentzat zortzigarren jardunaldia oparoa izan da. Sailkapenean diren bost talde onenetarikoetatik lauk elkarren aurka jokatzen zuten eta etxekoak nagusi gertatu ziren, asteazkenean Mecalia Atlético Guardesek Rocasa aise mendean hartu zuen (33-23) eta donostiarrek asko sufritu zuten Elche gainditzeko (21-20) ikus partida osoa.
Emaitza hauei esker, galiziarrak bigarren kokatu dira 12 puntuekin –balizko Kopako zozketarako, lehenengo itzuli amaieran osatuko dena, zerrendaburu izango lirateke-. Rocasa hirugarren da puntu berekin eta Elche Mustang bostgarren 10 puntuekin.
Gorenean diren taldeetatik, Helvetia Alcobendas falta da zortzigarren jardunaldia osatzeko, azaroaren 30ean hartuko baitu Canyamelar Valencia taldea Pabellon de los Sueños kiroldegian, ondorioz, irabaziz gero 13 puntuekin bigarrenak jarriko lirateke madrildarrak, asteburuan Suedian EHFtik kanporatuak izan direnak. Bera Bera puntu guztien jabe egin denez, egun bigarren sailkatua lau puntutara du baina birtualki hiru lirateke.
Jardunaldiak Porriñoren porrotak ekarri zuen larunbatean eta, ondorioz, Mar Alicanteren lehen garaipena, galizarrek sailkapenean Elche aurreratzeko aukera galduz. Helvetia Alcobendas eta Canyamelar Valencia partidaren faltan, azkeneko Kopako edizioan aritu ziren taldeak izago lirateke egun ere bai.
Atzo hegazkinetik jaitsi eta bihar 9. jardunaldiko bi partida aurreratuko dira Europako lehiaketak direla eta. Batetik Bidebietan jokatu da Bera Bera eta Valladolideko Aula Cultural Viveros Heral taldeen arteko partida 19,30etan (Álvaro Ruiz eta David Zapico, asturiarrak) eta Elche Mustang taldeak, Rocasa 20,30etan Carrúsean. Bestetik, Zuazok Mecalia Guardés hartuko du azaroaren 20an Lasesarren 20etan.