Bera Bera

Select your language

Champions Leagueko multzoen faseko bostgarren jardunaldia amaiturik, beste hiru talde Main Round delakoaren izateako txartelaren jabe egin dira: Danimarkako FC Midtjylland taldeak FTC 25-26 gainditu ostean eta Krim Mercator eta Savehöf taldeak Suedian emandako berdinketa ostean.
Ondorioz, bi leku besterik ez dira gelditzen, Buducnost eta Hungariako FTCk jokoan izango dutena Montenegron igandean eta A multzoan: Hypo, Baia Mare eta Thüringer taldeen artean, austriarrak dira aukera gehienak dituztenak.
Eta, horrez gain, azken jardunaldiari begira multzoen lidergoak izango dira jokoan – bakarrik Györrek du ziurtaturik- eta Cup Winners’ Cupeko final-zortzirenetan pasatuko diren multzoko hirugarren sailkatuak. Larvik estu hartu arren Koprivnican, Prodavka Vegetaren porrotak, oso urriak badira ere, aukera bat ematen dio Bera Berari datorren urtean Europan jarraitzeko.
Igandean Gaskan (12,15etan, Stevann Pichon eta Laurent Reveret; FRA) irabaziz gero, Bera Bera eta Prodavkak bina puntutara berdinduko lukete, ondorioz, taldeen arteko partiden emaitzei begiratu behar denez, Koprivnican 29-18 nagusi izan ziren kroaziarrak eta hori da kontutan hartu beharrekoa 2014ko otsailean Europan jarraitzeko.
Hamaika goleko aldea irabaztea –Prodavkak ez baditu 18 gol baino gehiago sartzen- oso erronka zaila da Champions Leaguen. Halere hor agertzen da aurtengo otsailean Bera Berak Cup Winners’ Cup lehiaketan Vistal Laczpol Gdynia taldearen aurkako 12 goleko iraulketa. Orduan markagailuari begiratu gabe jokatu zuten. Halere, aurretik etxeko lanak egin behar dira.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores