Bera Bera

Select your language

Champions Leagueko multzoen fase honetako akaso partida zaileena zuen Bera Berak gaurkoan Mazedonian, bostgarren jardunaldia, Elcheren aurkako partida estua Ligan, bidaia luzea eta hiru baja garrantzitsu: Ana Martínez, Yamiley eta Cuña. Halere, Bera Bera ondo ekin dio partidari. Defentsan ohiko ardatza nagusia -Núñez, Elorza, Pinedo eta Menéndez-, Castro eta Dunay alboetan kokaturik. Israelídarra ezker hegalean kokatu da erasoan Pinedo alboetara bidaliz baina ia lehenengo zati osoa jokatu arren behin eta berriz Mazedoniaren defentsarekin topo egin du. Elorza eta Menéndezek asmatu dute baloiari abiadura emanez eta Bera Bera aurretik jarri da hamar minutuan (3-4) Castroren golari esker. Vardarrek asmatu du aurreneko transizioetan Khmyrova eta Djokic jokalarien bidez, baina Tempranok bi penalti gelditu ditu donostiarrak markagailuan eutsiz. Halere, baloiak galdu dira edo Leynaud atezainak aise gelditu dituen jaurtiketak Vardarren kontraerasoak eragin dituzte, ondo aprobetxatu dituenak. Eta, bestela, Khmyrova agertzen zen kanportik jaurtitzen edo Lekicen nagusitasuna. 7-1eko partziala azken 12 minutuetan eta Vardarren abantaila atsedenaldian pistan ikusi dena baino nabarmena zen (15-7). Bigarren zatian, Imanol Álvarezek Núñez eta Ederra piboteak jarri ditu erasoan, Menéndez eta Elorza lehenengo lerroan, Ziarsolok Pinedoren lekua hartu du -gero amurrikoa lehenengo lerroan kokatu da- eta Etxeberriak Castro ordezkatu du Tempranorekin talka egin duen arte. Jokaldi horretan epaileek partida gelditu dute baloia sareetara iritsi aurretik baina gola eman dute. Bigarren zati hasieran golak eman dira batean eta bestean, mazedoniarren eta donostiarren arteko tartea hamar goletan kokatuz. Bera Beraren minutu onenak iritsi dira orduan, piboteekin jokatuz, alboko jokalariekin eta kontraerasoak ikusi izan dira Ziarsolo eta Castroren bidez. Koprivnikan Prodavka Vegetaren porrotak, Larviken aurrean (19-24), Bera Berari Europan jarraitzeko aukera urria utzi dio. Horretarako, donostiarrek 12 goleko aldea lortu behar dute Donostiako Gaskan igandean (12,15etan). Halere, aurretik Valladolideko Aula Cultural Viveros Herol taldea Bidebietatik pasatuko da asteazkenean (19,30 h.). Fitxa: Vardar 30, Bera Bera 20. WHC Vardar 30 (15+15): Leynoud, Dembele (3), Lekic (2), Khmyrova (6), Fernández (2), Djokic (5) eta Radicevic (2)–titular- Nikolic, Suslina (o.a.), Zebic, Klikovic, Kostiukova (1) Crvenskoska (1p), Shteriova (2), Klikovac (2), Lojpur (3) eta Dmitrovic (1). Bera Bera 20 (7 + 13): Temprano, Castro (4), Menéndez (3), Elorza (2), Núñez (1), Dunay eta Pinedo (1) –titular- Ziarsolo (7, 4p), Arizaga (1), Ederra (1) eta Etxeberria. Deialdian sartu dira Ezkurdia, Arrojeria eta Akuña (o.a.). Epaileak: Cristina Nastase eta Simona Raluca Stancu (Errumania). EHFko delegatua: Tatjana Medved (Serbia). Kanporaketak: Fernández Vardaretik. Partzialak: 1-1, 3-4, 5-5, 7-5, 12-7, 15-7 –atsedenaldia- 19-9, 21-10, 23-12, 25-14, 28-18 eta 30-20.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores