Bera Bera

Select your language

Egutegia leku batetik bestera bidaltzen ari da Bera Bera Eskubaloia azkeneko asteetan, bihar berriz, Ligara itzuliko dira donostiarrak Bidebietan 19etan (Juanjo Gude eta Carlos Gude, Euskadi) iazko azpitxapeldun Elche Mustang hartuz.
José Antonio Pradesek zuzentzen duen taldeak garaipen guztiak eskuratu ditu etxetik at (Canyamelar 31-35, Adesal 21-22 eta Castelldefels 23-29), iaz punturik galdu ez zuen Carrusean, aldiz, bi partida galdu ditu gol bakar batez izan baziren ere, aurrenekoa Helvetia Alcobendasen aurrean eta azkenekoa Mecalia Atlético Guardés aurka. Elxetarrek Mar Alicante eta Cleba León gainditu dituzte etxean.
Iazko taldearekin konparatuz gero baja dira Popovic, Andrea Segarra, Beatriz Morales eta Bera Beran den Ana Martínez. Eta fitxatu dituen jokalari garrantzitsuenak Castelldefelsetik etorritako Ivet Musons eta Eldatik, Alicia Requena dira.
Elxetarrek ez dute inoiz Donostian Bera Bera gainditu, hau da, 14 partida galdu dituzte, ondorioz gipuzkoarrek marka horri eutsi nahiko diote. Castelldefelsen garaipena lortu ostean eta Championsen Larviken irudi ona eman eta gero, aurkari zuzenak ahalik eta atzean utzi nahi ditu Bera Berak. Izan ere, Elcheren porrota Carrusean eta Helvetia Alcobendasen berdinketa Porriñon albiste onak izan ziren lehengo larunbatean.
Horretarako, gaur arratsaldean burutuko den entrenaldian erabakiko da Imanol Álvarezen deialdia. Antza, lehengo astean eraman zituen jokalariak izango dira bihar Bidebietan, horien artean, María Akuña, Maitane Etxeberrria, Esther Arrojeria eta Uxue Ezkurdia. Ana Martinez jokalariari egin zioten erresonantziak lesioa ezker sorbaldan baieztatu du eta ebakuntzatik gertu egon daiteke elxetarra.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores