Bajak izan arren – Norvegian ziren Esther Arrojeria, Uxue Ezkurdia eta María Akuña- María Graciak zuzentzen duen taldeak joku ona erakutsi zuen Egia kiroldegian. Lur Errekondoren debutean, Bera Bera senior taldeak 16-32 irabazi zion Egia Arranori eta Usurbilekin batera lidergoan da Euskal ligako senior mailan.
Bera Berako harrobiko taldeen partida bakarra izan zen. Juan Antonio Garaikoetxearen argazkian Nahia Mujika. Ikus Bera Bera Senior argazkiak.
Fitxa: Egia 16, Bera Bera 32:
Bera Bera: Udane Rodríguez, Zabala, Alonso (1), González (1), Arellano (3), Valle, Mujika (2), Husillos (3), Errekondo (9), Lasa (2), Sarasola (2), Ramón (9) eta De Goikoetxea.