Larvikek lan egin behar izan du Bera Bera gainditzeko (29-21)
Europako federazioko www.eurohandball.com eko web orrialdean partida atarian, Bera Berak zalego neutralaren sinpatia bereganatu duela jartzen duen arimagatik, gaur arratsaldean Larviken berriro ere erakutsi duena nahiz eta egungo azpitxapeldunaren aurka 29-21 galdu.
Izan ere erronka oso zaila zen eta are eta gehiago donostiarren bajak kontutan izanda. Bera Bera konzentraturik irten da partidara eta ez dio jokatzeari uko egin amaiera arte. Larvikek lehenengo zati amaieran baino ez du tartea ireki, izan ere, Gro Hammerseng, Koren Riegelhuth eta Sulland jokalariei esker 6-2 aurreratu dira baina Castro, Elorza eta Pinedok markagailuari eutsi diote.
Alba Menéndezen gol batek 9-6 ezarri du baina hortik aurrera Larvikek abantaila haunditu du Mörk jokalarien bitartez, Nora eta Thea, atsedenaldira 15-9 iritsi direlarik. Lehenengo zati honetan Gipuzkoarren 6-0 defentsa ondo aritu da eta are gehiago Ana Temprano atezaina. Erasoan gehiago kostatu zaio Norvegiarren 6-0 defentsak hutsuneak aurkitzea.
Bigarren zatian, Bera Bera ez da kokildu. Pinedo lehenengo lerrora pasatu da eta Maitane Etxeberriak Championsen lehenengo gola sartu du. Bera Bera tarteari eutsi dio eta Matxalen Ziarsolok bi kontraeraso gauzatu ditu.
Halere, Larvikek sei metroetako lerroa bilatu du bost penalti ia jarraian lortuz, Sulland jokalariak gauzatu dituenak, kanpoko jaurtiketan ere oso fin ibili da eskuin albokoa.
Azken hamar minutuetan, Imanol Álvarezek Pinedo eseri du, Maitane Etxeberria eskuin albokoan jarri du eta gipuzkoarrek Patri Elorza eta Alba Menéndez aurkitu dituzte eraso jokoan, halere, ez du abantaila gutxitzeko aukerarik izan Champions League irabazteko faborito baten aurka.
Fitxa: Larvik 29, Bera Bera 21
Larvik 29 (15+14): Hasanic, Koren Riegelhuth (4), Sulland (11, 6p), Breivang (3), J Kristiansen, Gro Hammerseng (4) y Loke (2) - titular- Thea Mörk (2), Nora Mörk (3), Johansen, T. Kristiansen, Stange, Bjaaland, Lund.
Bera Bera 21 (9+12): Temprano, Castro (1), Elorza (8, 3p), Menéndez (5), Núñez (1), Pinedo (2) eta Ziarsolo (3, 1p) –titular-, Etxeberria (1), Ederra, Arizaga, Dunay eta Arrojeria. Deialdian ziren Uxue Ezkurdia eta María Akuña.
Epaileak: Bojan Lah eta David Sok, Eslovenia
Kanporatuak: Thea Mörk, Loke eta Johansen Larviketik eta Núñez (2), Pinedo eta Elorza Bera Beratik.
Partzialak: 2-2, 4-2, 7-3, 7-5, 11-7, 15-9 –atsedenaldia- 17-11, 20-13, 24-15, 26-17, 27-20 eta 29-21.