Bera Bera Eskubaloiak markagailuak adierazten duena baino gehiago lan egin behar izan du gaur ilunabarrean Castelldefelsen irabazteko, izan ere, partidari heltzea kostatu zaio eta behin egin duenean Ana Tempranoren txartel gorriarekin gehiegi konplikatu da. Atezainak kontraerasoa mozteko pista erdira irten da eta Castelldefelseko jokalari batekin topo egin duenez epaileek kanporatu dute. Sara Gilek gola sartu du eta kataluniarrek berdinketa lortu dute atsedenaldian (11-11).
Halere, gertaera honek taldea pizteko balio izan du eta bigarren zatian Maria Akuña atezain gaztea babesteko jomuga eginez 0-6 partziala ezarri du Adriana Castro, Ederra eta Pinedoren golei esker. Gipuzkoarren defentsak Castelldefelsen erasoan hiru baloi galtzea eragin du eta Maria Akuñan hiru geldiketa egin ditu, Sara Gil jokalariari penalti bat barne.
Bera Berak konzentraturik zegoen eraso posizionalean eta asmatu egin du, 19 gol lortuz bigarren zatian, Adriana Castro ondo bilatuz –zazpi gol-. Eta defentsan behin galdu du konzentrazioa Castelldefels gerturatuz (16-18) bigarren zatiko hamargarren minutua pasaturik.
Halere, beste 1-4 partziala Pinedo eta Castrori esker (17-22) arnasa eman die donostiarrei tartea oso ondo kudeatu duena amaierara arte.
Izan ere lehenengo zatian Bera Berak ez du defentsan asmatu eta Tempranoren geldiketei esker eutsi dio markagailuari. Amaieran 0-3 partziala, Núñez, Ziarsolo eta Elorza jokalarien golei esker aurretik jarri da baina azken minutuan partida berdintzeko aukera eman dio.
Ondorioz, helburu beteta, bi puntu gehiago, Bera Berak ligako hasiera onena lortu du jokaturiko zazpi norgehiagokak irabazita eta orain, Norvegiako bidaiari heltzeko txipa aldatu beharra dago.
E. Castelldefels 24, Bera Bera 30
E. Castelldefels 24 (11+13): Lladro, Gil (6, 3p), Manaut (8), Boada (5), Sans (2), Poo (2) eta Cadens –titular- Royo, Espinola, Sancho, Toro eta Alfaro (1).
Bera Bera: 30 (11+19): Temprano, Etxeberria, Menéndez (3), Núñez (1), Elorza (3), Dunay (1) eta Pinedo (7, 1p) –titular- Ziarsolo (5), Arizaga (1), Akuña (o.a.), Castro (7, 2p), Ederra (2) eta Arrojeria.
Epaileak: Jordi Ausas eta Miquel Florenza (Catalunya)
Kanporatuak: Boada eta Gil Castelldefelsetik eta Arizaga eta Elorza Bera Beratik. Tempranori txartel gorria 29. minutuan.
Partzialak: 1-2, 4-4, 6-6, 9-8, 9-10, 11-11 –atsedenaldian- 11-14, 14-17, 17-21, 21-25, 22-28 eta 24-30.