Bera Bera Senior taldeak Egian jokatuko du larunbatean
Euskal Ligako senior taldeak baino ez du izango jardunaldirik asteburu honetan. Lur Errekondorekin eta ohorezko mailako taldearekin diren Esther Arrojeria, María Akuña eta Uxue Ezkurdia jokalaririk gabe Egia Arrono taldeari bisita egingo dio larunbatean 16,30etan Egiako kiroldegian.
Euskal selekzioa
Bera Berako jokalari Eider Lizarbe eta Anne Valle deitu ditu jubenil mailako Euskal selekzioak ostiralean eta igandean hiru entrenaldi gauzatze aldera. Bihar Barakaldora abiatuko dira Lasesarre kiroldegia 11etatik 13ak arte eta 16etatik 18ak arte entrenatzeko eta igandean Ermuko Miguel Ángel Blanco kiroldegian egingo dute Saioa 10etatik 13ak bitartean. Maitane Etxeberria ere zerrendan zegoen baina Bera Berako lehen taldearekin dagoenez joaterik ez du izango.