Autocares Davideko autobusean abiatu da gaur goizean Bera Bera Eskubaloiko gaztetu den plantilla Castelldefels helburu, Can Vinader kiroldegian non gaur 20etan Ligako zazpigarren jardunaldiari ekingo dion (Jordi Ausas y Miquel Florenza, Catalunya) Esportiu Castelldefelsen aurka.
Bera Bera Ligara itzuliko da 15 egun ostean. Azken partidan Adesal Córdoba gainditu zuen (28-23) Championsen Larviken aurka jokatu aurretik. Orain Castelldefelsen jokatuko du Norvegiara bidaiatu aurretik, berriro lehiaketako egungo azpitxapeldunaren aurka aritzeko.
Ligan gipuzkoarrak lidergoan bakarrik daude jokaturiko sei partidak irabazi ostean eta historiako hasiera onenak berdinduz, 94-95 eta 2002-03 denboraldikoak, alegia. Ondorioz, Bera Berak gaur marka berri bat ezartzeko aukera du, aurreneko aldiz Liga hasieran zazpi garaipen arraskadan lortzea, hain zuzen ere.
Partida zuzenean castelldefelstv.org web orrialdean ikus daiteke.