Ana Martínezi erresonantzia egingo diote bihar Gipuzkoa Poliklinikan
Larunbatean gertatu zen Pescaran, 2014ko Eurokopa sailkatze faseko bigarren jardunaldian. Defentsako jokaldi batean Ana Martinez saiatu zen aurkari italiarra heltzen eta bere ezker besoa kateatuta gelditu zen, “sorbalda atera zela antzeman nuen eta mina izugarri handia”.
Espainiako selekzioko medikuen arabera sorbaldan luxazioa omen dauka eta lesioa konfirmatze aldera bihar asteazkena 12,30etan Gipuzkoa Poliklinikan erresonantzia egingo diote Bera Berako jokalariari.