Imanol Álvarezek Sito Alonsoren lan egiteko era ezagutu du
Bera Bera Eskubaloiko entrenatzaileak eskaturik, gaur goizean Imanol Álvarezek Sito Alonso bisitatu du Ilunben Gipuzkoa Basketeko entrenatzailearen lan egiteko modua ezagutze aldera.
Martin Larrañaga bigarren entrentzailea lagun, biek Gipuzkoa Basketeko talde teknikoaren osaketaren berri izan dute. Horrela, hainbat gai jorratzeko aukera izan dute Antonio Alonso, Jon Txakartegi eta Lolo Encinasekin.
Bera Berako entrenatzailearen ustez eskubaloiak “batez ere, emakumeen kasuan, arlo teknikoan, taktikan eta estrategian hobetzeko asko dute”. Horregatik, zuzenean ezagutu nahi izan ditu hainbat gai, Sito Alonsok zehaztasun handiz azaldu dituenak.
Zentzu honetan, Gipuzkoa Basketeko entrenatzaileak, besteak beste, ligako partidari begira nola antolatzen duten astea azaldu du, saio fisikoak, taktikoak, intentsitateak, aurkaria nola aztertzen duten bideoak erabailita eta jokalariari ematen dioten informazioa eta zer erabiltzen dute. Horrez gain, Imanol Álvarez eta Martin Larrañagak ezagutu dute partida ostean zer lantzen duten, estadistikak zer nolako informazioa kontutan hartzen duten, zer egiten duten jokuan hobekuntzak ezartzeko, jokalariekiko komunikazioa eta kirolari dagokion hainbat gaien inguruan iritziak trukatu dituzte.
Bera Bera Eskubaloiko entrenatzaileek eskertu diote Sito Alonsori hartu izana, Gipuzkoa Basketi emandako erraztasunak, topaketa aberasgarritzat jo dute eta hurrengo hitzordua entrenaldi saioak ikusteko izango da.