Bera Bera

Select your language

Iñigo Urkullu Lehendakariak atzo Bera Bera Eskubaloiak lortutako arrakastak goraipatu zituen eta “garaipen hauen atzetik ordu eta esfortzu handiak daude” onartu zuen. Izan ere, Lehendakaritzan hartu zituen Bera Bera Eskubaloia, Errealeko belar-hockey taldea, Euskadiko surf selekzioa eta Aitor Oroza eta Víctor Hugo Garrido txirrindulari elbarriak. Lehendakariak azpimarratu zuen “zuen arrakastak poza, konfidanta eta energia bidaltzen dizkigu egunerokoari eusteko”. Urkulluk eskertu zien kirolariei “borondatea, sakrifizioa eta hobetzeko ahalmena, bizitzaren arlo askorentzako baliagarriak direnak” aipatuz eta "pertsona askorentzat eredu zarete" gogoratuz. Bestetik, Matxalen Ziarsolo kapitainak adierazi zuen “iazko tripletea dela aurten ere gure helburua”, eskertu zuen “Eusko Jaurlaritzaren babesa” eta, era berean, “harro daramagu Champions Leaguen Euskadi Basque Country marka”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores