Bera Berak jokatu behar dituen hurrengo bi partidak galduko ditu Adriana Castro eskuin hegalekoak. Bihar Bidebietan Adesal Córdobaren aurka (19etan, Jesús Álvarez eta José Carlos Friera –Asturias-) eta Champions Leagueko hirugarren jardunaldiari dagokiona. Bera Berak Larvik hartuko du, egungo lehiaketako azpitxalduna, igandean Urriak 20 (Gascan, 12,15etan).
Adrianak Brasilera egin du bidaia bere anaiaren osasun egoeraz kezkatuta, kotxe istripua izan baitzuen.
Yamiley Rodriguez eta Vero Cuñarekin batera, hirugarren baja izango da Castrorena. Atezainari disko hernia antzeman diote eta tratamentuari begira ebakuntza planteatzen ari dira. Jokatu gabe hilabeteak emango dituenez taldea gaia aztertzen ari da.
Bestetik, galiziar zentralak belaunean arazoekin jarraitzen duenez gaur mediku azterketa berri bar pasatu behar du.
Ondorioz, Maria Akuña atezaina eta Uxue Ezkurdia deialdira itzuliko dira bihar Yamiley eta Adriana Castro ordezkatzeko.