Alcobendasen porrotak Kanarietan Bera Bera lidergoan bakarrik utzi du
Koprivnican Bera Bera Prodavka Vegeta taldeari eusten saiatzen ari zen bitartean, emakumeen eskubaloiko ohorezko mailako bostgarren jardunaldia osatzen ari zen. Gipuzkoarren Canyamelar gainditu zuten ostegunean eta albisteak espero zituzten, batez ere, Kanarietan Rocasa Ace Gran Canaria eta Helvetia Alcobendasen partidatik.
Madrildarrek lau garaipen zituzten baina ezin izan zute partida irauli. Rocasa gogor hasi zen (10. Min, 8-4 eta 20 min. 13-4) eta tarte horrekin atsedenaldira iritsi ziren (19-10). Bigarren zatian Helvetia Alcobendasen erreakzioa heldu zen, hiru goletara jarri zen (25-22) zortzi minutu falta zirela baina Luján, Davinia y Haridian hirukoteak partida erabaki zuten (29-26). Azpimarratzekoa da Nora Azurmendi minutuak izaten ari dela Alcobendasen.
Horrela, gole aldeari esker, Rocasa da bigarren lau garaipen eskuraturik, Helvetia Alcobendas eta Elche Mustang taldeekin batera. Ondoren, sei punturekin, Bera Berarekin topo egin duten hiru talde: Canyamelar, Mecalia eta Porriño.
Ligako zenbakiei erreparatuz gero, donostiarrak dira gol gutxien jasotzen dituen taldea, bataz beste 19,6 gol eta Rocasa da gol gehien egiten dituena, partidako ia 30.
Championsak aste honetan ere aurreratuko du Ligako partida. Bera Berak asteazkenean, urriak 16, 19etan, Adesal Córdoba hartuko du Bidebitan, igo berri den taldea eta oraindik punturik lortu ez dituena. Larunbatean, Rocasan Alacanten jokatuko du, punturik lortu ez duen beste taldea; Alcobendasek Zuazo hartuko du eta Elche Mustag taldeak irteera ez oso erosoa Castelldefelsen.