Goizean Imanol Álvarezek behin eta berriz azpimarratu duen ideia izan da, Prodavka Vegeta taldearen 6-0 defentsaren aurrean hutsuneak sortu eta kroaziarren aurkako kontakturik ekiditu. Bera Berak, baina, ez du asmatu eraso posizionalean eta lehenengo zati amaieran partidak ihes egin dio.
Izan ere, hasierako 2-0 berdin dute gipuzkoarrek Eli Pinedoren golei esker. Amurriokoak erantzukizuna bereganatu du lehenengo zatian, guztira, hamar jaurtiketa eginez. Tempranok penalti bat gelditu du eta internazionalak berdindu du partida (3-3).
Prodavka Vegeta taldeak baloiak galdu arren, Bera Berak ez du kontraerasorako betarik izan. María Núñez bi minutuz kaleratu dute eta kroaziarrek 3-0 partziala ezarri dute Zivkovic –bikain, gaur- eta Milanovic jokalarien bidez. Pibotak abantaila handitu du baina Pinedok eta Castro –kontraerasona- aldea murriztu dute (7-5).
Baina Serbiako alboko jokalariak asmatzen jarraitzen zuen eta Ukrainiako epaileek kroaziarren defentsa sutsua ez dute geldiarazi.
Lehenengo zatia amaieran ihes egin dio norgehiagokak Bera Berari.23. minutuan 9-6 tik atsedenaldira 14-7 pasatu da. Covic jokalariak hiru gol sartu ditu eta Nemaskalok bat.
Bigarren zatian, Imanol Álvarez saiatu da Pinedo zentral moduan jarriz eta Ziarsolo eta Etxeberria hegaletan. Alba Menéndez sutsu atera da, bere gol batek eta lapurtutako baloi bati esker Ziarsolok 16-10 ezarri du (35. Min).
Halere, Zivkovic jokalariak hiru gol sartu ditu, Menéndezek erantzun dituenak, baina kroaziarrek tartea berreskutatu dute.
Ziarsolo serbiarraren gainean jarri da baina Prodavkak Milanovic edo Covic jokalariekin ondo jokatu du pivotean. Gainera Nemaskalo kontraerasoan mina egin du, ondoriz, Prodavka geroz eta urrunago zegoen (49 min. 27-14).
Ziarsolok sarturiko bi penaltu eta Pinedoren kontraeraso batek hamar goletan utzi du partida baina amaieran Milanovicek asmatu du eta ez dute ontzat eman Maitane Etxeberriren gola, antza, denboraz kanpo baitzegoen.
Ondorioz, Koprivnican porrota zabala, Europan jarraitzeko zaila jartzen duena, kontutan hartuta orain birritan Larvik izango dela aurkaria. Lehenengo partida igandean Gascan (12,15etan) baina lehenago Adesal Córdoba taldea Bidebietatik agertuko da asteazkenean (19etan). Bera Bera lidergoan dago bakar bakarrik, Helvetia Alcobendas Rocasaren aurka galdu baitu gaur.
Fitxa:
HC Prodavka Vegeta 29 (14+15): Milenkovic , Pongrac, Gavranic (2) , Havic (1), Zivkovic (9), Milanovic (4) eta Vukojevic –titular- Covic (5), Nemaskalo (3), Dragisic (1), Trifunovic (4), Vidak, Poljak, Senvald, Kapitanovic (o.a.) eta Jukic (o.a.).
Bera
Bera 18 (7+11): Temprano, Castro (1), Menéndez (3), Elorza (1), Núñez, Ana Martínez eta Pinedo (7, 2p) –Ziarsolo (5, 2p), Arizaga, Ederra, Dunay (1), Arrojeria eta Etxeberria. Deialdia, Akuña (o.a.).
Epaileak: Tetyana Rakytina eta Iryna Tkachuk (UKR) eta EHFko delegatua, Svetlana Obucina (SRB).
Kanporatuak: Havic eta Trifunovic Prodavkatik eta Núñez eta Elorza Bera Beratik.
Partzialak: 2-1, 3-3, 6-3, 8-5, 10-6, 14-7 –atsedenaldia-, 16-9, 21-11, 24-12, 27-14, 27-17 eta 29-18.