Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiak atzo goizean egin zuen bidaia Valentziatik Bartzelonara eta Prat aeroportuan Munichetik Zagrebera hegazkinez iritsi zen arratsaldeko 5ak aldera. Oraindik autobusez ia bi orduko bidaia egin behar izan zuten Dudrevic herrian zegoen hotelean atsedena hartzeko. Gosaldu ostean bideoz ikusi dute lehengo larunbateko Larvik vs Prodavka partidako hainbat irudi eta ondoren Koprivnicako Sport Hall Fran Galovicen ordubetez entrenaldia burutu du.
Taldea ondo dago atsedena hartu ostean eta Championseko multzoen faseko bigarren jardunaldiari ekingo dio puntuak lortze aldera baina, aurkaria eta pistaren zailtasuna jabeturik. Prodavka Vegeta talde gaztea da eta hiru jokalari izan ezik – Itxakon egon zen Montenegroko Milenkovic atezaina ,eta Trifunovic eta Zivkovic serbiarrak- beste guztiak bertakoak dira. Eta Milanovic pibotearekin lotzen saiatzen da bere eraso jokoa.
Prodavkak 6-0 defentsa sutsua egiten du eta Imanol Álvarezek azpimarratu du espazioak sortu eta aurkitu berhar direla.
Bera Bera urdinez arituko da gaur arratsaldean. Partida 18etan hasiko da eta Tetyana Rakytina eta Iryna Tkachuk ukraniarrak zuzenduko dute. EHF TVn ikus daiteke.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores