Lasesarren sartutako azken zazpi golak, 91 eta 97ko uztakoak
Barakaldoko Lasesarre kiroldegian markagailuak 14-19 adierazten zuen 44 minutuan, Ana Martinezen barneraketa bat medio eta itxuran Bera Berak partida kontrolpean zuela zirudien. Halere, ez zen horrela izan, Imanol Álvarezek hutsarte batekin norgehiagoka gelditu behar izan zuen 49. minutuan baina sei minutuetan Zuazok 4-0 partziala lortu zuen (18-19).
Orduan Maitane Etxeberriak Adriana Castro ordezkatu zuen eskuin albokoan. Ohorezko mailan debuta egin zuen jokalariak 16 urte eta 255 egun zituela eta bikain aritu zen bere golak 18-20 suposatu zuelako. Oihane Gilen beste gol batek berriro gol batera kokatu zuen Zuazo baina Ana Martínezen -91an jaioa- unea iritsi zen, jarraian hiru gol sartu baitzituen (20-23) bata bestea hobetuz.
Oso garrantzitsuak izan ziren Ana Tempranoren geldiketak Ainhoa Hernández pibotearen eta Tania Yañez penaltiz jaurtikitutako baloiak. 1991ko uztako beste jokalari batek, Alba Menéndezek 20-24 jarri zuen eta partida 97koak itxi zuen, Maitane Etxeberriak.
90. hamarkada sartzen ari da pixkanaka pixkanaka Bera Beraren plantillan. Aipatutakoaz gain, pistan aritu dira Adriana Castro (90ean jaioa), Nitsan Dunay (91ean) eta Nagore Arizaga (92an) eta eseslekuan, Esther Arrojeria (94ean) eta María Akuña atezaina (95ean) Yamiley ordezkatu zuena larunbatean.