Bera Bera Eskubaloiak sufritzen jakin izan du gaur Lasesarren Prosetecnisa Zuazo Barakaldo (20-25) taldearen aurrean bi puntu eskuratzeko, batez ere bizkaitarrek gol bakar batera gerturatu direnean partida amaiatzeko zazpi minutu falta zirela.
Markagailuak adierazten dituen bost goleko abantaila bi taldeen artean eman den tarterik zabalena izan da, 44. min 14-19 partzialarekin batera. Bera Bera blokeatu zen erasoan eta Zuazok 5-1 partziala ezarri zion, partida amaieran donostiarrek itzuli ziotena Ana Martínezek erantzukizuna hartu zuelako eta Ana Tempranoren geldiketak lagun.
Lehenengo zatian norgehiagoka parekatsua izan da. Tania Yañez zen Zuazoren zutabe nagusiena, atsedenaldian, hamar goletik, zortzi berak sartu ditu –penaltiz, bost-. Bera Berak baloia lapurtzen zuen baina ez zuen kontraerasoak gauzatzen eta Imanol Álvarezek jokalarien artean minutuak banatu ditu. Eli Pinedo defentsan aritu da hasieran, Dunayri erasoa utziz eta Ana Martínez 20. minutuan atera da. Lehenengo zati honetan ere parte hartu dute Nagore Arizagak eta Silvia Ederrak.
Bera Berak ondo mugitzen zuen baloia alboetara baina ez du Zuazorekiko tartea zabaltzerik izan.
Bigarren zatian, aurretik jarri da Zuazo (11-10) baina Bera Beraren erreakzioa iritsi da Pinedo, Arizaga eta Ana Martínezen golei bitartez. Donostiarrak bi goleko abantaila zituela, Pinedok eta Cobok elkarri bultzatu diote, arabarrari txartel gorria atera diote eta Zuazokoa, kanporatua. Partida berotu da baina Tempranok Etxaberi jaurtiketa atera dio eta ostean María Núñezek gola sartu du.
Bera Berak norgehiagoka kontrolpean zuela zirudien baina Zuazo gerturatu da, Ana Martínezek ardura hartuz eta bere taldea garaipen bidera kokatuz.
Azpimarratzekoa izan da oraindik jubenil mailako Maitane Etxeberriaren debuta. Gainera bi jaurtiketak gauzatzean gain, minutu zailenak jokatu ditu.
Zuazo Barakaldo 20, Bera Bera 25
Zuazo Barakaldo 20 (10+10): María Esteban, Etxabe (1), Yañez (12, 5p), Hernández (2), Ahedo (1), Bonilla (1) y Álvarez –titularra- Cobo (1), Oihane Gil (2), Galarza eta Andraka.
Bera Bera 25 (10+15): Temprano, Castro (2), Pinedo (2), Elorza, Núñez (3), Menéndez (1) eta Ziarsolo (5) –titularra- Dunay (2), Ana Martínez (7), Arizaga (1), Ederra, Etxeberria (2). Deialdian sartu dira Arrojeria eta Akuña (o.a.).
Epaileak: Sergio Elordui (euskalduna) eta Javier Gutiérrez (kantabriarra).
Kanporatuak: Bonilla eta Cobo Zuazotik eta Pinedo, Dunay, Núñez eta Castro Bera Beratik. Eli Pinedori txartel gorria (37. min).
Partzialak: 2-2, 2-2, 3-4,6-6, 8-8, 10-10 –atsedenaldian- 11-13, 12-16, 15-19, 17-19, 19-22 eta 20-25.