Kanariarren erreakzioari eusteko gai izan zen Bera Bera (25-21)
Imanol Álvarez entrenatzaileak ziurtzat jotzen zuen bere taldeak Superkopan baino hobeto jokatuko zuela. Pazientzia eskatu zion kanariarren defentsa gainditu ahal izateko eta Bera Bera 35 minutuetan zoragarri egon da.
Atsedenaldian bost goleko abantaila zeraman, bigarren zatia hasieran Matxalen Ziarsolok lortutako bi golei esker tartea gehiago zabalduz (35 min, 18-11).
Bera Berak eraso posizionala landu duela frogatu zuen. Aurreneko bost erasoetatik lau gol sartu zituen –Elorza (2), Ziarsolo penaltiz eta Pinedo-, baloia azkar mugitzen zuen eta kontraerasora duda izpirik gabe. Ziarsolok Menéndez ordezkatzen zuen defentsan baina Rocasak, Lujan eta Davinia protagonista, donostiarrei eutsi die. Haridianek berdinketa ezarri du 10. Minutuan (5-5).
Bera Berak lehenengo lerroak -Elorza zentral moduan eta Menéndez eta Ana Martínez hegaletan- jaurtitzeaz gain sei metroetako lerroarekin bat egiten zuen. Menéndezen bi asistentzia aipagarriak izan dira, bata Pinedori eta bestea María Núñezi eta baita ere Ana Martinezek pibote kanariarri sartutako baloia. Donostiarrek tartea zabaldu dute defentsako lana eta Tempranoren geldiketei esker.
Baina bigarren zatia oso luzea egin zaio Bera Beraro. Daviniak erantzukizuna hartu du eta minutuak pasatu ahala Rocasa gertuago zegoen. Bera Bera blokeatu zen erasoan. Ziarsolo eta Pinedo gola sartze gai ziren bakarrik, Ana Martínezek postea edo Silvia Navarrorekin topo egin zuen behin baino gehiagoetan eta hiru kanporaketa medio, Lujanek eta Daviniak Haridianekin jokatzen asmatu zuten (56. Min, 22-20).
María Núñezek gol garrantzitsu bat lortu zuen baloia ia galduta zegoela baina Haridianek berriro erantzuen zuen. Imanol Álvarezek hutsartea eskatu zuen, Elorza, Menéndez eta Ana Martínez lehenengo lerroan kokatuz. Jokaldia Pinedok amaitu zuen ezker albotik (24-21). Rocasak hurrengo baloia galdu zuen eta Alba Albaladejori gorria atera zioten epaileek iraundu zituelako. Partida hasi zen bezala amaitu zen, Elorzan gol batekin.
Bera Beraren garaipen garrantzitsua, akaso, Liga honetan izango duen aurkari zuzenaren aurrean.
Fitxa: Bera Bera 25, Rocasa 21
Bera Bera 25 (16+9): Temprano, Castro (1), Menéndez (2), Elorza (4), Martínez (2), Núñez (4) eta Pinedo (5) –titular- Ziarsolo (7, 1p), Ederra, Dunay eta Yamiley (o.a.).
Rocasa Ace Gran Canaria 21 (11+10): Navarro, Melania, Almudena (1), María (1), Haridian (3), Trojaola eta Davinia (7, 1p) –titular- Luján (7, 2p), Albaladejo (2) eta Carmen.
Epaileak: Ignacio García eta Andreu Marín (Katalunia).
Kanporaketak: Menéndez, Núñez eta Ziarsolo Bera Berarik eta Davinia Rocasatik. Txartel gorria Alba Albaladejo (57. min).
Partzialak: 3-2, 5-5, 10-7, 13-8, 15-9, 16-11 –atsedenaldia- 18-11, 18-13, 20-15, 22-18 eta 25-21