Imanol Álvarez: “Superkoparekiko badaki zertan hobetu”
Bera Berako entrenatzaileak sinatuko luke “oraintxe bertan Superkopan eman zen emaitza” baina handik hona taldea lanean jardun da “gure jokua hobetzen, badakigulako zertan sakondu” eta horregatik Imanol Alvarezek “Superkopan baino hobeto jokatzea” espero du.
Horretarako, pasa den irailean 4ean Gaskako finalerako deitutako taldea du prest, Ligako lehenengo partida Mecalia Atlético Guardésen aurka oso serio aritu zena.
Bere esanetan “partida horretan gure defentsarako ideia berretsi genuen, oso garrantzitsua eskubaloian”. Halere, gaur 19etan, “partida parekatsua” antzematen du “guk hobeto nahi duguna Rocasa oztopatzen saiatuko delako”.
Imanol Álvarezek “arlo mentalari garrantzia ematen dio eta lehenengo zatian asmatzeari” kanariarren aurkako finaletan bizi zirenak baino “amaiera lasaiagoak izan daitezen”
Rocasaz berretsi du “oso ondo elkar ezagutzen dutela, erasoari abiadura handia ematen diote eta itxuraz pase errazak direnak defentsak apurtzeko oso baliagarriak dira hutsuneak aurkitzeko”.
Eta bere taldeari “pazientzia” eskatzen dio “Rocasaren defentsa irekiagoa erasotzeko, laguntza asko baituzte”.
Argazkian, Imanol Bidebietako lagunarteko batean.