Larunbatean 20etan, A Guardan, egingo du debuta Ligan Bera Berak
Aurtengo Superkopa ondo dastatu ostean, batez ere, Rocasca Ace Gran Canaria taldeari irabazteko zailtasunak gaindituta, Bera Bera Eskubaloia 2013-14 Ligan debuta egiteko prestatzen ari da. A Guardako A Sangriña izeneko kiroldegian izango da irailaren 14an, larunbata, 20etan (Gonzalo Miranda eta Fernando San Pedro, Madrid).
Aurrean Mecalia Atlético Guardés, Porriñoko eta Itxakoko jokalari ohiak Estela Doiro eta Cristina Barrio eta Cristina Maestro atezainak fitxatu dituen talde galizarra. Horrez gain, Alesia Kurchankova eta Vanesa Amorós oinarrizko jokalariak mantendu ditu. Iaz, irailean ere, Championseko atarian etorri berria, Bera Berak puntu bat utzi zuen bertan, jokalarien ondo gogoratzen dutena.
Horretarako, Bera Berak zortzi saio prestatu ditu aste honetarako, azkena, ostiralean egingo dutena autobusa A Guarda bidean goizeko 10,30etan irten aurretik.
Ondorioz, Bera Berak Ligari irteera zail batekin ekingo dio eta hurrengo partida ere estua dirudi, izan ere Rocasca Ace Gran Canaria hartuko du berriro ere Donostian irailaren 21ean (Bidebieta, 19etan). Europan arituko diren Mecalia eta Rocasa aurreneko postuetan izango dira, eta Gascan ikusi zen moduan kanariarrak Liga irabazteko helburuarekin irtengo dira.
Elchek eta Alcobendasek irekiko dute aurtengo Liga ostiralean 19,30etan. Eta larunbatean bost ordutegietan: Zuazo – Adesal Córdoba (17,30etan); Porriño – Canyamelar Valencia (18etan); Cleba León – Aula Cultural (19etan); Rocasa – E. Castelldefels (19,30etan) eta Mar Alicante – Kukullaga (20etan).