Imanol Álvarez: “Superkopa paretsu, gakoa defentsan dago”
Hilabeteko prestaketa bete ostean, Bera Bera Eskubaloiko plantilla biharko, irailak 4 asteazkena, hitzordua iristeko irrikan dago. Donostiak Superkopa hartuko du berriro ere, azkeneko sei edizioetatik laugarren aldiz, Josean Gaska kiroldegian baina aurrenekoa (20etan, Teledeporte).
Aurrean Rocasa ACE Gran Canaria, Kopako azpitxapeldun gisa agertzen dena. Bera Berak gogoratu nahi izan du partida hura emozioz beteriko norgehiagoka izango delakoan. Horrela onartu du Imanol Álvarez entrenatzaileak komunikabideen aurrean. “Partida paretsua izango dela uste dut, agian etxean jokatuko dugunez faborito gara baina Rocasak taldea indartu du batez ere atepean Silvia Navarrorekin”. Horregatik, jokalariei partidaren garrantziaz baino arreta jokoan jartzeko esan die. Eta hor “defentsan dago gakoa” azpimarratzen du.
Bizkaitarrak “ondo ikusten dut taldea, nahi genuen lekuan”. “Ligako txapelduna da eta lehendik egindako lana baliagarria da oso, horregatik ez dugu ia aldaketarik egin baina pixkanaka pixkanaka beste ezaugarri batzu sartzen ari gara” adierazi du Imanolek.
Abuztuan egindako lanarekin pozik, Vero Cuñaren bajarekin penatzen da baina era berean taldean “gaitasuna eta motibazioa” ikusten du denboraldia Superkoparekin hasteko.
Rocasaren inguruan azpimarratu du “ia buruz jokatzen duela, jokalari onak ditu eta defentsa hobetuko duena”. Ana Temprano eta Ana Isabel Martínez jokalariaz galdeturik, Bera Berako entrenatzaileak argi du “lagunartekoetan ikusi den bezala taldeari ekarpen haundiak egingo diote batak eta besteak”.
Vero Cuñaren baja dela eta, Esther Arrojeria eta Maitane Etxeberria jokalariek osatuko dute deialdia. Poloniako 17 urtez azpiko Eurokopa jokatu zuen Maitane Etxeberriak abuztuan, gehien jokatu zuen jokalarien artean izan zen eta selekzioko golegile nagusienetariko bat.