Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiak aurtengo plantilla ezagutzera eman zuen atzo arratsaldean, Rocasa ACE Gran Canaria taldearen aurkako Superkopako finala asteazkenean era ofizialean hasiko den 2013-14 denboraldira osatu duena, alegia. Oraingo honetan aurkezpen ekitaldia San Markos Gotorlekura eraman du, Bera Berak esparru ireki nahi duelako eta Gipuzkoa osora zabaldu bere egitasmoa. Bera Berak 13 jokalariz osatu duen ohorezko mailako plantilla aurkeztu du. Aurpegi berriak dira Ana Temprano atezaina eta Ana Isabel Martínez hegaleako jokalariak. Arlo teknikoan Imanol Álvarez da entrenatzaile berria eta nobedade nagusiena. Era berean gaur egun ohorezko mailako taldera sartzeko ibilbidean diren jokalari gazteak ere aurkeztu ditu, gehienak abuztuan aurredenboraldia osatuz. Horietatik, Esther Arrojeria eta Uxue Ezkurdiak deialdiak bete zituzten iaz eta minutu ugari jokatzeko aukera izan zituzten. Horiekin batera Olatz Ramón, Eider Lizarbe, Lur Errekondo eta Maitane Etxeberria harrobiko taldeetan erreferentziazko jokalariak izango dira eta behin baino gehiagotan ohorezko mailako taldearekin arituko dira. Bere agerraldian, Bera Bera R.T.ko Fernando Diez Mintegi presidenteak Gotorlekua abiapuntu hartuta, indargune gisa plantilla, entrenatzaileak eta instituzioak aipatu ditu, bestea beste. Mehatxu bezala, aurkariak eta murrizketak, zentzu honetan publizitate inbertsioak erakartzeko Bera Berak esparru egokia dela argudiatu du. Ahuleziak aukeran bihurtzen saiatu da presidentea, hau da, “plantilla estua baldin bada, harrobiarentzako aukera izan daiteke”. Eta aukera gisa ulertzen du Champions Leaguen aritzea “berdintasuan aldarrikatzeko eta gure lurraldeak eskubaloia sustatzeko”. Matxalen Ziarsolo kapitainak azpimarratu du “guztia emango dugu helburuak lortzeko” eta onartu du jokalarien ilusioa dela “Champions jokatzea, nahiz eta talde indartsuen aurka aritu, ez gara inorren beldur”. Imanol Álvarezek Tati Garmendiak luzatutako erronkari eutsi zion. Lana ziurtatu du, duen taldea goraipatu du, plantilla eta arlo teknikoan aritzen direnak, babesleei eskertu die babesa eta zalegoei eskatu die leial jarraitzeko. Aurkezpenean parte hartu du Gipuzkoako Foru Aldundietako Kiroletako zuzendari nagusiak. Asier Sarriegik “Foru Aldundiaren inplikazioa berretsi" du, denboraldi honetan Bera Beraren erronka guztiak azpimarratuz.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores