Bera Bera Eskubaloiak ez dio egutegiari erreperatzen. Iraila gogorra dator eta igandea izan arren, lehenengo egunean entrenatzeari ekin dio epe motzeko helburua prestatze aldera, Superkopa alegia. Datorren irailaren 4ean, asteazkena, Josean Gaska kiroldegian (20etan, Teledeporte) Rocasa ACE Gran Canaria izango du aurrean, Silvia Navarro atezain internazionalarekin asko indartu den taldea.
Superkopa aurreratuta eta Donostian izanda gainera, bestelako ekitaldiak ere aurreratu dira, besteak beste, aurkezpena. Horrela, bihar astelehena, irailak 2, 18,30etan, San Markos Gotorlekuan, Bera Bera Eskubaloiak aurtengo denboraldirako plantilla aurkeztuko du. Nobedadeak, Imanol Álvarez entrenatzailea eta bi jokalari, Ana Temprano atezaina eta lehehengo lerroan arituko den Ana Isabel Martínez.
Taldea astelehen goizean entrenatuko da eta asteartea, goiz eta arratsaldez. Bera Berak hirugarren Superkopa eskuratu nahi du. Gaur urtebete, donostiarrak aise nagusitu ziren Itxakoren aurrean eta 2008an, Bera Berak Ribarroja hartu zuen mendean. 2009an nafarrek lortu zuten gol batez garaikurra. Partida guzti hauek Bidebietan jokatu ziren.
Espainiako Eskubaloi Federazioak egindako lanari esker, aurtengo edizioko finala Teledeportek eskainiko du zuzenean, ondorioz, Donostiak hartuko duen laugarren Superkopa Josean Gaska kiroldegian ospatuko da. Javier Álvarez Mata (Bizkaia) eta Ion Bustamante López (Navarra) izango dira epaileak.