Bera Bera

Select your language

Bera Berari kostatu izan zaio partidari ekitea. Datorren asteazkenean, irailak 4, Gasca kiroldegian (20etan) Rocasa Ace Gran Canaria taldearen aurkako Superkopa jokatu baino lehenago azkeneko froga baitzen. Lagunartekoan hotz atera da Bera Bera eta ondorioz Kukullaga markagailuan nagusi izan da ia lehenengo zati osoan, Azkona, Elizegi eta Alba Fernándezen golei esker. Imanol Álvarez 6-0 defentsa errepikatu du, Yamiley ateran eta Castrori atsedena emanez hasieratik. Pinedo lehenengo lerroan aritu da Ana Martínezekin baina piboteekin lortu falta izan da. Bigarren zatiak ez du zalantzarako tartea utzi. Bera Berak Elorza, Núñez, Pinedo, Menéndez sartu ditu, Ana Martínez eta Castro alboetan eta defentsa gaindiezina izan da bizkaitarrentzat, hamar minutuetan 7-2 partziala jasoz. Ondoren, minutuak banatu ditu atean izan ezik, Yamiley penalti bakar bat utzi baitio Ana Tempranori. Frogak amaiturik, asteazkenean lehenengo tituloa jokoan. Horretarako igande goizean, entrenatzera. Bera Bera 27 (11+16): Yamiley, Ziarsolo (4), Pinedo (3), Ederra, Elorza, Menéndez (2) eta Ezkurdia (2) –titular- Arizaga (2), Ana Martínez (4), Núñez, Castro (6), Arrojeria (1), Ramón, Dunay (2), Lizarbe (1) eta Temprano (o.a.). Kukullaga 19 (10+9): Leire García, Azkona (6), Nogales (2), Elizegi (5), Martín (1), Ferro, Azaola, Castaño (1), Fernández (3) Agirre (1), Gómez eta Urrutia. Epaileak: Ramón Granados eta Markel Garralda (Euskadi). Kanporatuak Elorza (2) Bera Beratik eta Azkona, Elizegi eta Fernández Kukullagatik. Partzialak: 2-3, 3-4, 5-5, 7-8, 9-9, 11-10 –atsedenaldian- 16-11, 18-12, 21-13, 23-15, 26-17 eta 27-19.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores