Bera Bera

Select your language

Egia Eskubaloiak antolaturik eta Donostiako auzo honetako kiroldegian larunbata bitartean ospatuko den Egiako Nazioarteko XIX txapelketa, Bera Berak eta Mios Biganos Begles taldeek inauguratuko dute.
Horrela, Egia kiroldegiak donostiarrak eta frantziarrak hartuko ditu bihar 19etan. Bera Berak gogo biziz ekingo dio partidari, taldearen maila neurtzeko aproposa da norgehiagoka. izan ere Mios Biganos Begles, Frantziako ligan laugarren izan zena iaz, asko indartu da eta duela 15 egun Biganosen jokaturiko partidan donostiarren gainetik pasatu zen. Halere, frantziarrek sasoi hobea zuten eta Bera Berak baja garrantzitsuak María Núñez, Alba Menéndez eta, horrez gain, Patri Elorzak eta Nitsan Dunayk minutu gutxi batzuk jokatu ahal izan zuten.
Rocasa ACE Gran Canaria taldearen aurka Gascan irailaren 4ean (20etan, Teledeporte) Superkopa jokatu aurretik azkenaurreko lagunarteako izango da Bera Berarentzat. Kukullaga Etxebarriren aurka abuztuaren 31rako aurreikusita zegoen partida ostiralera aurreratu da, hau da, Bidebietan abuztuaren 30ean, 18etan, izango da.
Egiako txapelketa larunbatera arte luzatuko da. Etzi, abuztuak 29, Egia Eskubaloiak Zarautz Amenabar hartuko du (19etan); ostiralean, Bidasoa eta Naturhouse La Rioja aurrez aurre (18etan) eta Helvetia Anaitasuna eta HBCN Nantes 20etan. Larunbatean, 17,30etan hirugarren eta laugarren postua erabakiko da eta finala 19,30etan.
Era berean, entrenatzaileei zuzenduta prestaketa jardunaldi bat antolatu da larubaterako, Manolo Montoya eta Manolo Lagunak eskainiko dutena goizeko 10 etatik aurrera Kirol Etxea eta izena emateak 35 euro balio du. Informazioa

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores