Hiruzpalau egunetan partida batekin jarraitzen du Bera Bera Eskubaloiak. Horrela, bihar Cleba Leon taldeari bisitaldia itzuliko dio. Abuztuaren 10ean Zumaian bi taldeak elkar ikusi bazuten ere –donostiarrek aise irabazi zuten- bihar hitzordua 19etan izango Leongo udal kiroldegian.
Vero Cuña eta Nitsan Dunay jokalarien bajekin jarraituko du Bera Berak. Israeldar internazionalari ezker belaunean egin zioten erresonantziak hematoma bestetik ez da ageri, ondorioz, espero da datorren asteko partidetan egotea.
Imanol Álvarez entrenatzailea minutuak banatzen ari da plantilla osoaren artean, gazteen artean ere bai. Bi jokalari horien bajak izanda, Eli Pinedo lehenengo lerroan kokatu du. Horrez gain, Alba Menéndez, María Núñez eta Patri Elorzaren ondoezak gainditurik taldea erritmoa hartzen somatzen da eta aurtengo aurpegi berriak, Ana Temprano atezainak eta lehenengo lerroan aritzen den Ana Isabel Martínezek kalitate handiko jokalariak direla nabarian da.