Bera Berak Zuazo Barakaldo gainditu du Mendabian (25-17)
Bigarren zatian egindako hasiera bikaina erabakiorra izan da Bera Berak markagailuan tartea zabaltzeko eta Zuazo Barakaldo gainditzeko Mendabian jokaturiko aurredenboraldiko hirugarren lagunartekoa.
Hasierako abantaila (2-0) Zuazok berdindu zuen 15. Minutuan (5-5), hori bai, penaltiak gauzatuz. 23. minutuan sartu zuen jokaldian taldeko lehenengo gola Tania Yañezek. Eta Bera Berak 25. Minutuan gauzatu zuen lehenengo kontraerasoa Maria Núñezen aldetik.
Eli Pinedo, Arizaga eta Ana Martínezek osatu zuten donostiarren lehenengo lerroa, Ziarsolo eta Castro alboetan, Ederra pibotean eta Yamiley, atepean. Elorza, Dunay eta Vero Cuñaren bajak eragin zuten Pinedo, iaz bezala, lehenengo lerrora itzultzea.
Defentsak olinpikoak aurreratu zuen Imanol Álvarez entrenatzaileak. Zuazok ez zion abiadura ematen baloiari baino donostiarren kontraerasoak ez ziren iritsi. Halere, era berean, joku posizionalean Bera Berak sufritu zuen eta bizkaiatarrek sei metroetan sakondu zuten penaltiak probokatuz. Hasierako sei golak zazpi metroetatik iritsi ziren.
15. minutuan Imanol Álvarezek atsedena eman zien Ziarsolo eta Eli Pinedori, Ezkurdia eta Alba Menéndez sartuz. 20. minutuan Ana Martínezek Esther Arrojeriari utzi zion lekua eta Silvia Ederrak María Núñezi. Partida orekatua joan zen atsedenaldira arte (9-8).
Bigarren zatian Matxalen Ziarsoloren segidan sarturiko lau golei esker –bi kontraeraso, penalti bat eta beste bat albotik- Bera Berak tartea zabaldu du (36. min 13-9). Ana Tempranok jokatu du bigarren zatian eta donostiarrek errepikatu dute partziala (43. min 19-10) partida erabakita utzita.
Orduan Imanol Álvarezek Olatz Ramón, segituan Ederraren pasea gauzatu duena, eta Eider Lizarbe sartu ditu, azken minutuan sartu zuen gola ezker albotik. Bera Bera defentsak estutu du Zuazo, jaurtiketak galeraziz, izan ere, 27 minutuetan sei gol zeramaten bizkaitarrek.
Bera Bera 25 (9+16): Yamiley, Castro (4), Ana Martínez (2), Pinedo (5), Arizaga, Ederra (2) eta Ziarsolo (7) –titular- Ezkurdia, Menéndez (2), Núñez (1), Arrojeria, Olatz Ramón (1), Lizarbe (1), Temprano (o.a.).
Zuazo Barakaldo 17 (8+9): Esteban, Etxabe, Yañez (5), Álvarez (1), Hernández (1), A. Gil (2), Oihane Gil (1), Ahedo (1), Galarza (1), Bonilla (1), Cobo (3), Markaida, Aldekoa, Andrakas, Garazi Fernández, Verónica Fernández (o.a.)
Epaileak. Juan Belloso eta Daniel Esparza (Nafarroa). Kanporatuak Arizaga, Pinedo, Castro eta Ezkurdia Bera Berarik eta Cobo eta Hernández Zuazotik.
Partzialak: 3-1, 5-2, 5-5, 7-6, 8-7, 9-8 (atsedenaldia) 12-9, 16-9, 19-12, 20-13, 23-14 eta 25-17.