Ligako egutegia ostiralean ezagutuko du Bera Berak
Espainiako Eskubaloi Federazioko bulegoetan, Madrilgo Ferraz kalean daudenak, 2013-14 denboraldiko Ligako egutegiko zozketa burutuko da uztailaren 26a ostiralean. Goizeko 11etatik aurrera Emakumeezkoen eskubaloi liga, gizonezkoen zilarrezkoa, emakumeezkoen zilarrezkoa eta gizonezkoen lehenengo mailako egutegien zozketak burutuko dituzte.
Emakumeen eskubaloi liga irailaren 14an hasiko da eta azaroaren 23ra arte hamar jardunaldi burutuko dira, urriaren 26ko asteburua selekzioek erabaliko baituzte. Serbiako Mundiala eta Gabonak ostean, urtarrilaren 11n itzuliko da Liga.
Erreginaren kopa otsailaren 19tik 23ra bitartean ospatuko da eta beste bi etenaldi izango ditu lehiaketak, martxoaren 24tik 30era selekzioaek erabilita eta Aste Santuan. Liga maiatzaren 17an amaituko da.
Aurtengo nobedadean dira igo diren taldean, Valladolideko Aula Cultural eta Kordobako Adesal La Fuensanta. Bestetik, Itxakok uko egin dio jokatzeari eta bere lekua iaz maila galdu zuen Esportiu Castelldefels taldeak beteko du.
Bera Bera Eskubaloiak adi jarraituko du zozketa, ligako jardunaldiak eta urriaren 5-6ean Champions Leagueko multzoen faseko sei partidei aurre egin behar baitidie. Izan ere, ligako 4 eta 9 jardunaldietako partidak aurreratu beharko ditu.
Irailaren 7an, Rocasa izango du aurrez aurre Superkopan, lekua oraindik erabakitzeko dagoena. Ondorioz, donostiarrek 17 norgehiagoka jokatuko dituzte 80 egunetan (iazko denboraldian guztira 38 partida izan ziren).
Argazkia: Juan Antonio Garaikoetxea.