Maitane Etxeberriak Poloniako 17 urte azpiko Eurokopa jokatuko du
Bera Berako harrobiko jokalari Maitane Etxeberria Espainiako jubenil mailako selekzioak bi deialdietara deitu dute. Batetik, uztailaren 21ean Gijonen burutuko den konzentrazioan goiz eta arratsaldez entrenamentu saioak izango ditu eta era berean uztailaren 31etik abuztuaren 2ra naziarteko txapelketa bat jokatuko du. Bestetik, abuztuaren 8an Madrilera Joan beharko du Europako 17 urte azpiko txapelketa prestatzeko, Polonian abuztuaren 15tik 24ra bitartean burutuko dena.
Kadete mailako bigarren urtean, Maitane Etxeberria bigarren aldiz deitu du jubenil mailako selekzioak. Aurrenekoan Poloniako Eurokopa jokatzeko txartela eskuratu zuten. Zerrendako 16 jokalarien artean, Maitane bezala, lau neska jaio dira 1997an.
Gijonen, entrenamentuaz gain, jubenil mailako selekzioak nazioarteko txapelketa bat jokatuko du errusiar eta norvegiarren aurka. Horrela, Kiroletako udal kiroldegiak uztailaren 31an Espainia- Errusia 19,30etan hartuko du, ostegunean Errusia eta Norvegia aurrez aurre izango dira eta abuztuaren 2an, ostirala, Espainia-Norvegia.
Maitanek abuztuaren 3an etxera itzultzeko aukera izango du egun batzuetarako besterik ez bada, izan ere, abuztuaren 8an MAdrilgo Atotxako geltokian izateko deitu dute. Aste baten zehar Madrilen Eurokopa prestatuko dute eta abuztuaren 14an Poloniara egingo dute bidaia.
Gdynia
Txapelketa Gdynia eta Gdansk hirietan ospatuko da, Poloniako iparraldean. Bera Berarentzat ezaguna aurrenekoa, izan ere, Vistal Laczpolen aurka jokatu baitzuen bertan Cup Winners’ Cupeko final-zortzirenetako joaneko partida.
Espainiak Gdynian abuztuaren 15ean, 15etan, jokatuko du Errumaniaren aurka; abuztuaren 16an, ostiralean, 13etan Portugal izango da aurkaria eta igandean, 13etan, aurreneko fasea amaiatzeko Polonia izango du aurrean. Aurreneko biek txapela jokatzeko txartelaklortuko dituzte eta gainontzekoek Gdansk hirian 9. eta 16. postuetarako lehian sartuko dira.