Bera Bera

Select your language

Vienan gaur arratsaldean burutu duen batzorde eragilean, EHFk Champions League 2013-14 lehiaketan parte hartuko duten taldeak multzo ezberdinetan kokatu dituzte ekainaren 28an Vienan bertan, 20,15etan, ospatuko den zozketan.
Espainiako ligako irabazle gisa, Bera Bera Eskubaloiak multzoen fasea zuzenean jokatzeko eskubidea du. Errumaniako eta Errusia txapeldun Oltchim eta Dinamo Volgograd taldeak, besteak beste, lehiaketa jokatzeari uko egin diotenez, EHFk multzoak berantolatu ditu. Bera Bera, bigarren multzoan dago Danimarka, Alemania eta Frantziako txapeldunekin batera, FC Midtjylland, Thüringer –Errekopan kanporatu zituen donostiarrak- eta Metz. Hau da, talde hauek saihestu ditu Bera Berak zozketan. Horrela, Bera Berak honako lau talde handi hautako bat izango du aurrean, lehenengo multzoko Hungariako eta egungo txapeldun Györi, Norvegiako Larvik, Montenegroko Buducnost edo Esloveniako Krim. Eta 3. multzoko (Pot 3) Austriako Hypo, Kroaziako C Podravka Vegeta, Suediako IK Sävehof edo Poloniako MKS Lublin, hauek guztiak ligako txapeldunak.
Laugarren taldea Champions Leagueko bigarren txandari ekingo diotenen artean irtengo da. Aukera zabalak dira eta fase honetako zozketa ekainaren 27an burutuko da, multzoen fasekoa bezperan.
EHF Champions League

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores